Rodano
| Rhône (69) | |
|---|---|
| Eskualdea | Rhône-Alpeak |
| Prefetura | Lyon |
| Azpiprefeturak | Villefranche-sur-Saône |
| Biztanleria | 1.578.869 (1999) |
| Dentsitatea | 486 bizt / km² |
| Eremua | 3.249 km² |
| Barrutiak | 2 |
| Kantonamenduak | 54 |
| Herriak | 289 |
| Departamendu burua |
Danielle Chuzeville |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Rhône[1] Rodano-Alpeak eskualdeko departamendua da (69), Rodano ibaiak[1] zeharkatua. Prefektura Lyon hirian dago. Mugakide ditu Ain, Isère, Loire eta Saône-et-Loire departamenduak.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Rodano ibaia igarotzen da departamendutik, eta Lyongo hirian bertan iparraldetik datorren Saône ibaiarekin elkartzen da. Beaujolais mendialdeak hartzen du departamenduaren erdi-iparraldea eta Lyonnais mendialdeak, hegoaldea. Bien artean Azergues eta Brévenneko haranak zabaltzen dira.
Udak beroak dira eta neguak epelak.
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritza (mahastiak, garia, garagarra, azukre kanabera), industria (ehungintza, altzairugintza, metalurgia, kimika industria, automobilgintza, janari industria) eta zerbitzuen alorra (komunikabide eta finantzagune garrantzitsua baita Lyon) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b 36. araua, Euskaltzaindia, http://euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-24