Vistula
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Polonia | |||||
| Luzera | 1.047 km | |||||
| Arroa | 194.424 km² | |||||
| Emaria | ahoan: 1.054 m³/s | |||||
| Iturburua | Beskide mendiak | |||||
| Ibai ahoa | Itsaso Baltikoa | |||||
Vistula[1] (polonieraz: Wisła; alemanez: Weichsel) Poloniako ibairik luzeena da. Herrialdeko zenbait hiri garrantzitsu honen alboan daude: Krakovia, Sandomierz, Varsovia, Płock, Włocławek, Toruń, Bydgoszcz, Świecie, Tczew eta Gdańsk besteak beste.
Mendebaldeko Beskide mendietan du iturburua, Poloniako hegoaldean, Txekiar errepublikako mugatik hurbil. Krakoviako hiria igaro ondoren, San ibaiaren ura hartzen du, eta iparraldera egiten du. Varsovia igarota Mendebaldeko Bug ibaiaren ura hartu eta Bydgoszcz hirira heltzen da. Ubide batek Oder ibaiarekin lotzen du eta iparraldera egiten du ura Gdańskeko golkoan itsasoratzeko. Izoztuta egon ohi da urtarrilean eta otsailean, eta urte osoan zehar ibil daiteke ontziz bi hilabete horietan izan ezik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11
| Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |