Arratzain

Koordenatuak: 43°17′35″N 2°03′24″W / 43.29306°N 2.05667°W / 43.29306; -2.05667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arratzain/Bordatxo
Datu orokorrak
Garaiera341 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′35″N 2°03′24″W / 43.29306°N 2.05667°W / 43.29306; -2.05667
MendikateaMendizorrozko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUsurbildik

Arratzain edo Bordatxo Gipuzkoako iparraldean dagoen mendia da, Usurbilgo udalerrian, Donostiatik hurbil. Mendizorrotz (415m) eta Kukuarri (377m) mendiekin batera, Urumea eta Oria ibaien bokaleak bereizten dituen mendilerroan dago. Donostialdeko ikuspegi zabalak eskaintzen dituen mendia da.

Giza presentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, koniferak dira nagusi mendiko magaletan. Inguruetan zenbait baserri daude, hala nola Arratzainaundi, Arratzainzar, Arratzainborda, Arratzainberri, azken hau sagardotegia ere dena.

Azken orduko berri gisa, 2022ko apirilaren 17an hainbat kalte eta bortizkeri somatu ziren gurutzearen inguruan. Egileak ez dira identifikatu oraindik.[erreferentzia behar]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratzainberri baserritik gertu dagoen gain batean karlistek kainoiak jarri eta Donostia bonbardatu zuten. Bertatik egindako eraso baten ondorioz hil zen Bilintx bertsolaria, Bigarren Karlistaldi amaieran. Espainiako Gerra Zibilean, lubaki zenbait eraiki ziren Arratzainen, egun ere ikus daitezkeenak.

2021eko udan, Bordatxo Trial Team finkatu zen bertan. Talde honek Triala praktikatzen du Sherco eta Montesa markadun motorrekin.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usurbilgo Kalezar nahiz Elizaldetik egin daiteke igoera, errepidez Arratzainberri baserriraino helduta, mendi-bide eroso bat heltzen da denbora gutxian gailurrera. Donostiatik ere joan daiteke, Igara auzotik.

Bordatxo Trial Team-ek, hainbat bidetxur garbitu eta sortu ditu igoera egoki bat bermatzeko bisitariei.[erreferentzia behar]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa