Arte eta Zientzien Hiria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sofia Erregina Arte Jauregia
Felipe Printzea Zientzia Museoa

Arte eta Zientzien Hiria (katalanez Ciutat de les Arts i les Ciències, gaztelaniaz Ciudad de las Artes y las Ciencias), Valentzian, Espainian dagoen multzo arkitektoniko kultural eta aisialdiko bat da.

Multzoa, Santiago Calatrava eta Felix Candelak diseinatua, 1998ko apirilak 16an inauguratu zen, L'Hemisferic irekiz. Arte eta Zientzien Hiriko azken osagaia, Sofia Erregina Arte Jauregia, publikoki, 2005eko urriak 9an aurkeztua izan zen, Valentziako Erkidegoko egunean, bere programazio erregularra, urte bete beranduago arte hasi ez zen arren.

Arte eta Zientzien Hiria, Turia ibaiaren ibilgu zaharreko amaieran dago, 1980ko hamarkadan, lorategi bihurtu zen ibilgua, 1957ko Valentziako uholde handiaren ondorioz ibaia desbideratu ondoren. Gaur egun, turismo aldetik, Valentziako tokirik erakargarriena da.

Multzoa osatzen duten eraikinak, inaugurazio ordenean, honako hauek dira:

  • L'Hemisfèric: begi formaduna. IMAX zine proiekzio gela, planetarioa eta laserra. 13.000 m² inguruko azalera hartzen du.
  • Felipe Printzea Zientzien Museoa: dinosauro hezurdura baten antzeko forma duena. Zientziazko museo elkarreragile bat da
  • L'Umbracle: Valentziako propioak diren landare espezieekin lorategitutako ibilbidea (palmondoak, ezplegua, erromeroa...) arku flotatzaileekin estalia, nondik Arte eta Zientzien Hiri osoko multzoa ikus daitekeen. Bere barnean, Eskulturen Ibilbidea du, aire librean dagoen arte galeria bat, gaur egungo egileen eskulturekin (Miquel Navarro, Francesc Abad, Yoko Ono eta beste batzuk).
  • L'Oceanogràfic: Europako akuariorik handiena da. Nenufar forma duen bere estaldura, Felix Candelak egindakoa da. Europako museo ozeanografikorik handiena da, 110.000 metro karratuko hedadura eta 42 milioi ur litrorekin
  • Sofia Erregina Arteen Jauregia: lau gela handirekin: Gela nagusi bat, Aula Magistrala, Anfiteatroa eta Ganbera Antzokia. Erakusketa gela. Musika eta arte eszenikoentzako erabiltzen da.
  • L'Assut de l'Or zubia, hegoaldeko ingurubidea Menorka kalearekin lotuko duena, eta, honen pilonoa, 125 metroko garaierakoa, hiriko tokirik garaiena izango dena.
  • Àgora: Estalitako gune bat, oraindik eraikitzen ari dena, non kontzertuak eta kirol ekitaldiak ospatzen diren, Teniseko Valentziako Erkidegoko Sari Handi berria, kasu.
  • Valentzia, Castelló eta Alacant Dorreak: 308, 266 eta 220 metroko hiru etxeorratzen eraikuntzan datzan egitasmo baten zati dira. Gaur egun, egitasmoa geldi dago, eta ez dago hori aurrera eramateko aukera askorik.
Ilunabarra Arte eta Zientzien Hirian, Felipe Printzea Zientzia Museoa, L'Hemisfèric eta Zubia aurretik ikusten direlarik

[aldatu] Historia

1989an, Joan Lermak, garai hartan Valentziako Generalitateko presidentea zenak, Jose María Lopez Piñeroren ideia onartu zuen, Valentziako Unibertsitateko historia eta zientzia katedraduna, Masustondoen Bidearekin muga egiten zuten Turiako lorategiaren lurretan museo bat eraikitzeari buruz. Lermak, egitasmoa artikulatuko zuen talde baten sorrera enkargatu zuen, antzerako ezaugarriak zituzten tokiak bisitatu zituena Munich, Kanada edo Londresen, irakaskuntza kutsu argia zuen egitasmo bat egiteko: atomo batek, bisitariari gidari bezala balioko zion naturako aurpegi guztiak erakusteko.

Museoa, erdigunea izango zen, honengandik abiatuta, multzo bat egongo zelarik, erdi kulturala, erdi turistikoa "Valentzia toki enblematiko egiteko" balioko zuena, Lerma beraren hitzetan lanak aurkeztu zirenean, bi urte beranduago. Ciutat de les Ciències, Consellak ekimenari ematen zion izena zena, 370 metroko dorre batetaz, (garai hartako munduko hirugarren handiena) planetario batetaz, eta zientziari buruzko museoaz osatuta zegoen. Lanen gastu osoa, 25.000 milioi pezetatan estimatua zegoen, 150 milioi euro.

Egitasmo hark, hasiera-hasieratik, oposizioaren mesfidantza piztu zuen. PPk, Zientzien Hirian, ekimenaren bultzatzaile ziren sozialisten egoa puzteko balioko zuen lan faraoniko bat ikusi zuen. Komunikazio dorrea izan zen kritika gehien jaso zituena. Hala eta guztiz ere, lanak, legezko ibilbideak jarraitu zituen bere eraikuntzarako.

1991ko maiatzean, Consellak, lurraldeak uztea onartu zuen, lau hilabete beranduago, Santiago Calatravak diseinaturiko egitasmoa aurkeztu zuen, eta, urte haren amaieran, lanak eman zitzaizkien enpresentzako zubi bezala balioko zuen enpresa publiko bat eratzeko baimena eman zuen. Lanak, 1994an hasi ziren.

Egitasmo haren barne historia, baina, ezberdina da. Museoa diseinatu zuen taldeak, ez zuen begi onez ikusi Santiago Calatravak eraikina pentsatzen zuen era, eta ezadostasun asko egon zen.

Lanak emanak eta dorrearen funtsezko zatiak eraikirik, PPk, Generalitateko presidentzia lortu zuen, eta, handik gutxira, egitasmoa geldiarazi zuen. Jose Luis Olivas, Ekonomia eta Hazienda kontseilariak, lanak geldiaraztea agindu zuen, eta gobernu autonomikoak, Zientzien Hiria, "filosofia ezberdin batekin" berdiseinatuko zuela adierazi zuen. Polemikaz jositako lau hilabeteren ondoren, Consellak, Calatravaren egitasmoa berriz hartzea proposatu zuen, baina ez komunikazio dorrea, non ur iturri handi bat jarri zuen, "txorrotatxoa" bezala bataiatua komunikabideen aldetik.

Multzoaren berdefinizioak, artea gehitzen zion zientziari, Ciutat de les Arts i les Ciències edo Arte eta Zientzien Hiria osatzeko, Lermaren gobernuan proiektaturiko eraikinetako bi mantentzen zituena (zientzien museoa eta planetarioa), sozialisten ekimenaren ikur zen dorrea ordezkatzen zuen opera jauregi batengatik eta osagai berri bat gehitzen zuen: parke ozeanografiko bat (L'Oceanogràfic). Calatravak, bere hasierako lana berdiseinatu zuen, eta 1996ko ekainak 20an, bere bigarren egitasmoa aurkeztu zuen, non bera arduratuko zen eraikinetako hiru diseinatzeaz: L'Hemisferic giza begi eran, Arteen Jauregia eta Zientzien Museoa. Felix Candela mexikarrak, Calatravaren irakasleetako bat, eraiki zuen L'Oceanogràfic eraikina. Bi urte geldirik eman ondoren, lanak 1997an berrabiarazi ziren.

1998ko apirilean ireki zituen ateak L'Hemisfèricek. 11 hilabete beranduago, hauteskundeen atarian, Eduardo Zaplana presidenteak, Felipe Printzea Zientzien Museoa inauguratu zuen, lanak oraindik amaitu gabe zeuden arren. Museoa, jendearentzako, 20 hilabete beranduago ireki zen. 2002ko abenduak 12an, L'Oceanogràfic ireki zen, Europako akuariorik handiena. Eta, 2005eko urriak 8an, multzo osoa, Arteen Jauregiaren irekierarekin amaitu zen, Filmotekaren egoitza izaera galdu zuena opera antzoki bihurtzeko, honen diseinua, Calatravaren beste eraikin baten oso antzekoa delarik: Tenerifeko Auditorioarena.

[aldatu] Galeria

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arte eta Zientzien Hiria
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak