Planetario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carl-Zeiss-Planetarium Jenan, Alemanian, munduko planetariorik zaharrena (1926ko argazkia)
Ohiko proiektore bat Berlingo planetarioan

Planetarioa argien bidez astroak eta haien ibilbideak ganga-formako sabai batean irudikatzen dituen instalazioa da. Ganga-formako proiekzio-pantailaz gain, proiektore planetario mugikorra izaten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkimedesek planetarioa bazuela esaten da, eta planetario horren bidez aurreikusten zituela Eguzkiaren, Ilargiaren eta planeten mugimenduak.

1919an Walther Bauersfeld, Jenako (Alemania) Carl Zeiss lantegiko eraikitzailea, ganga bateko sabaian zeru izarratua proiektatzeko ideia ikertzen hasi zen. Bost urte geroago, 1923an, lantegiko gangan munduko lehen ikuskizun planetarioa egin zen.

Europako planetariorik handienak (23 metro baino gehiagoko diametroko ganga dutenak): Brusela, Praga, Jena, Kopenhage, Valentzia, Atenas, Budapest, Chorzów, Lisboa, Mosku, San Petersburgo, Stockholm eta Kiev.

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Planetario