Azido azetilsaliziliko
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Azido azetilsalizilikoa edo Aspirina izen komertzialaz hobeto ezaguna munduko farmako analgesikorik erabilien eta zaharrenetarikoa da. Bere formula kimikoa C9H8O4 da.
Halaber, historian lehendabiziko antiinflamatorio ez esteroideoa izan da.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Charles Frederic Gerhardt kimikari frantziarrak 1853an azido azetilsalizilikoa prestatu zuen lehenengo aldiz, eta Bayer enpresa alemaniarrak farmakoaren patentea bereganatu ondoren 1899an "Aspirina" izena ere hartu zuen.
Baina nork asmatu zuen?
Indikazioak[aldatu]
Mina, sukarra eta hantura sendatzeko erabiltzen da orokorrean, tratamendu sintomatiko moduan.
Albo-ondorioak[aldatu]
Albo-ondorio ohikoen artean tripako min, gastritis eta urdaileko ultzera ditugu.
Kontraindikazioak[aldatu]
Asma gaixotasuna aspirina ez hartzeko kontraindikazio nagusietakoa da.
Ikus, gainera[aldatu]