Auguste Perret
Wikipedia(e)tik
Auguste Perret (Ixelles, Brusela, Belgika, 1874 - Paris, Frantzia, 1954) arkitektoa izan zen. Parisko École des Beaux-Arts ikastetxean egin zituen arkitektura-ikasketak. Lehena izan zen eraikuntzan altzairuz indartutako zementua erabiltzen. Berak eraiki zituen Parisko Ponthieu kaleko garajea (1905), Eliseo Zelaien hiribideko antzokia (1913), Le Raincy eliza (1922-1923) eta École Normale de Musique ikastetxea (1929). Bigarren Mundu Gerraren ondoren, arkitekto nagusi izendatu zuten, Le Havre berriro eraikitzeko lanetarako.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.