Auguste de Villiers de L'Isle-Adam
Wikipedia(e)tik
Auguste Villiers de L´Isle-Adam frantses idazlea (Saint-Brieuc, 1838 - Paris, 1889). XIX. mendearen bigarren erdiko Frantziako literatura abangoardiako idazle nagusietakoa, sinbolismoaren aitzindaria. Olerkiak, antzerki-lanak eta kontakizun laburrak idatzi zituen. Bere lanetan naturalisten kontrako jarrera, idealismo erromantikoa eta sentsualitate ankerra dira nagusi; nabarmena da Baudelairen, Hegelen eta Poeren eragina. Lan aipagarri batzuk: Premières poésies(1859), Contens cruels (1883), Tribulat Bonhomet (1887), Axël (1890; idazlearen maisu-lana, hura hil ondoren argitaratua).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.