Austria eta Suitza arteko muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Austria eta Suitza arteko muga
border of Austria
borders of Switzerland
Geografia
Herrialdeak Austria
 Suitza
Luzera164 km

Austria eta Suitza arteko muga Suitzako Konfederazioa eta Austriako Errepublika banatzen dituen nazioarteko muga da. Biak Schengen eremuaren parte badira ere, Suitza ez da Europar Batasuneko kidea. Austriar aldetik, Tirol eta Vorarlberg estatuak eta, suitzar aldetik, Grisonia eta Sankt Gallen kantonamenduak bereizten ditu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austria, Suitza eta Italiaren arteko muga hirukoitza Piz Ladetik iparraldera dago, Engadinean. Mugak Inn ibaiaren ibilguari jarraitzen dio, Martina eta Nauders artean, eta, ondoren, mendebalderantz doa, Samnaun aldera. Alpe Garaiak zeharkatzen ditu, Grübelekopf (2.894 m), Bürkelkopf (3.033 m), Greitspitz (2.867 m), Piz Rots (3.097 m), Fluchthorn (3.398 m), Augstenberg (3.230 m), Piz Buin (3.312 m) eta Gross Seehorn (3.122 m) tontorrak lotuz. Gutxi gorabehera Engadinaren iparraldeko arroari jarraitzen dio. Ondoren Isentällispitz (2.873 m) eta Schesaplana (2.964 m), Prättigau haranaren iparraldeko arroan zehar, eta Naafkopfen Suitza, Austria eta Liechtensteingo muga hirukoitzarekin topo egiten du.[1]

Suitza-Austria-Liechtenstein muga hirukoitzetik, Suitza-Austriako mugak alpetar Rhina jarraitzen du (Suitza eta Liechtenstein arteko muga ia osatzen duena), Diepoldsauren ekialdera igaroz eta Rheinecken Konstantzako aintzirara iritsiz; Suitza-Austria-Alemania ateko muga hirukoitza Konstantzako aintziraren barruan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugaren egungo ibilbideak, azken finean, XIV eta XV. mendeetan Rhinetik mendebaldera bere jatorrizko domeinuetan Habsburgo dinastiaren eragina mugatzeko hainbat aurkarien (batez ere Suitzako Konfederazio Zaharrarena eta Hiru Ligena) arrakasta islatzen du. XV. mendearen aurretik mugako eremu alpetarraren zatirik handiena Hiru Ligen kanpoko muga izan zen (Vinschgau izan ezik, Austriak 1499 arte ez baitzuen eskuratu eta XVIII. mendean jokatutako lurralde gisa mantendu baitzen). Alpeetako Rhingo haranak, aldiz, historia feudal konplexua du (neurri batean XIV. eta XV. mendeetan Toggenburgeko kondeei esker), baina bere ezkerraldeko lurraldeak Suitzako Konfederazioren parte bihurtu ziren XVII. mendean.

Gaur egungo muga, 1798an Helveziar Errepublika sortzearen ondorio da. XIX. mendean, Austriar Inperioaren mendebaldeko mugaren zati zen, eta, ondoren, Austria-Hungariarena. XX. mendean, Austriako Lehen Errepublikaren, Austriako Estatu Federalaren, Alemaniar Naziaren eta Aliatuek okupatutako Austriaren, eta, azkenik, 1955ean eratutako Austria modernoaren zati zen. Liechtenstein, 1805eko Presburgeko Itunari esker printzerri independente bilakatu zen, baina 1866ra arte Rhingo Konfederazioko kidea izaten jarraitu zuen.[2]

Suitza 2008ko abenduan Schengen eremura atxiki izanak bi herrialdeen arteko pasaporte-kontrol guztiak indargabetu zituen. Hala eta guztiz ere, Suitzako eta Austriako aduanetako funtzionarioek mugako pasaguneetan jarraitzen dute, oraindik ere aduana-kontrolak egiteko aginpidea baitute, Suitza Europar Batasuneko aduana-batasunetik kanpo baitago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Claudius Graf-Schelling: Die Hoheitsverhältnisse am Bodensee unter besonderer Berücksichtigung der Schiffahrt. Schulthess Polygraphischer Verlag, Zürich 1978, ISBN 3-7255-1914-5.
  2. Waibel: Die Regelung der Staatsgrenzen. In: Internationale Rheinregulierung Rohrschach (Hrsg.): Der Alpenrhein und seine Regulierung. Internationale Rheinregulierung 1892–1992. Buchs 1993.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]