Grisonia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Grisonia
Graubünden
Grischun
Grigioni

Suitza Suitzako kantonamendua
{{{nongo}}} bandera {{{nongo}}} armarria
Hiriburua Chur
Eremua 7105 km²
Biztanleria 191861 (2009)
Dentsitatea 27 bizt/km²
Karte Lage Kanton Graubünden 2013.2.png

Grisonia[1] (alemanieraz Graubünden, italieraz Grigioni, erromantxeraz Grischun) Suitzako 26 kantonamenduetako bat da, herrialdeko ekialdean kokatua. Suitzako kantonamendurik handiena da (7.105 km2), eta biztanle gutxien dituena (2001ean, 185.700 biztanle; 26 biz./km2). 211 udalerritan banatuta dago, eta Chur da hiriburua. Grisoniako bertako hizkuntzak alemana, italiera eta erromantxea dira. Erlijioz, biztanle gehienak protestanteak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chur, Grisoniako hiriburua, eta Rhin ibarra, ibai horren sorbururantz.

Grisoniak Inn eta Rhin ibaien goi-ibarrak hartzen ditu, eta basoak eta larreak ugari dira. Oso menditsua da, eta Piz Bernina (4.049 m) du tontorrik garaiena. Glaziar zabalak ditu, halaber. Klima lehorra eta eguzkitsua du.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu iparraldean Glaris eta St. Gallen kantonamenduak, Vorarlberg eta Tirol (Austria) eta Liechtenstein, hegoaldean Lonbardia (Italia), ekialdean Trentino-Adige Garaia (Italia) eta mendebaldean Ticino eta Uri kantonamenduak.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grisoniako barrutien mapa.
  1. Albula
  2. Bernina
  3. Hinterrhein
  4. Imboden
  5. Inn
  6. Landquart
  7. Maloja
  8. Moesa
  9. Plessur
  10. Prättigau/Davos
  11. Surselva

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran zeltak bizi ziren Grisonian (Retiako hegoldea). K. a. 15ean erromatarrek beretu zuten, eta V. mendean germaniarrek, eta ondoren Suabiako dukerrikoa izan zen. 452tik aurrera, Cuerako apezpikuak izan ziren agintari.

1170ean apezpikuek habsburgotarrekin bat egin zuten, bertakoen nahien kontra. Gotteshausbund (Jainkoaren etxeko liga) eratu zuten bertakoek 1367an, apezpikuei aurre egiteko, eta 1395ean Rhin garaiko ibarrekoek Obere Bund edo Graue Bund (kantonamenduari izena eman ziona) sortu zuten, eta azkenik 1436an Zehngerichtenbund (hamar barrutien liga) kantonamenduko iparrean. Beren artean elkartu ziren hiru liga horiek, eta Helvetiako Konfederazioarekin hitzarmen bat egin (1497-1498) eta habsburgotarrak menderatu zituzten (Calven, 1499ko maiatza). 1512an Grisoniako hiru ligek Valtelina eta Chiavennako eta Bormioko eskualdeak erdietsi zituzten. Azken biak 1797 arte beren mende izan zituzten, Grisietako parte bat Alpeez bestaldeko errepublikaren lurralde bihurtu zen arte. Grisonia kantonamendua Suitzako 18.a da, 1803ko Bitartekotza Akta sinatu zuenetik.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta turismoa dira lanbide nagusiak. Beheko lurretan artoa, urra eta mahatsa jasotzen dira, goikoetan berriz abeltzaintza eta baso ustiapena dira nagusi. Industria gutxi du, eta hiriburuaren inguruan gehiena. Mendiko turismoak garrantzi handia du, negukoak batez ere; bertan dira mundu osoan ezagunak diren eskiguneak: Arosa, Celerina, Davos, Flims, Klosters, Lenzerheide, Pontresina, Saint-Moritz, Samedan, Sils-Maria, Silvaplana.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grisoniako hizkuntza mapa.

Alemana hizkuntza nagusia bada ere, erromantxeak ere hiztun asko ditu (biztanleen % 30), eta erromantxez egiten den Suitzako kantonamendu bakarra da. Erromantxedunak Engadin/Engiadina izeneko ibarrean (Inneko barrutia) eta Disentis/Muster udalerriaren inguruan (Surselvako barrutia) bizi dira.

Halaber, italiera hiztunak ere bizi dira lurraldearen hegoaldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grisonia Aldatu lotura Wikidatan