Vorarlberg
|
Vorarlberg |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Bregenz | ||
| Azalera |
2.601 km² | ||
| Gobernadorea | Herbert Sausgruber | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
372.791 (-) 143 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | AT-8 | ||
| Web | www.vorarlberg.at | ||
Vorarlberg Austriako estatua da eta estatu guztien aberatsena. Herrialdearen mendebaldean dago eta Suitza, Alemania eta Liechtensteinekin egiten du muga. Gaur egun 372.791 biztanle inguru ditu. Hiriburua Bregenz da.
Mugak: iparraldean, Alemania; mendebalean, Suitza; ekialdean eta hegoaldean, Tirol. 2.601 km2 eta 372.791 biztanle.
Lurralde menditsua da, mendebalean Rhin ibaiak eta Konstantza aintzirak eta ekialdean Arlberg mendiak mugatzen dutena. Ill ibaiaren ibarra da garraiabideen ardatza.
Ekonomia[aldatu]
Turismoa, abere hazkuntza, ehungintza, basogintza eta energia hidroelektrikoaren ekoizpena.
Historia[aldatu]
IX-XII. mendeetan Bregenz eta Montfort-eko kondeen mende egon zen, eta habsburgotarrenean 1376. urteaz gero. Tirolekin batera Bavariari lotu zitzaion (1814), 1860an Dieta lortu zuen eta 1918an estatu konfederatu bihurtu zen. Austriar-hungariarren monarkia desagertu zenean Suitzarekin bat egin nahi izan zuen, baina Austriako Errepublikari lotu zitzaion. 1980an, erreferendum baten bidez, autonomia handiagoa eskatu zioten Vorarlbergeko biztanleek Austriako gobernuari.
| Austriako estatuak | ||
|---|---|---|
|
Burgenland • Karintia • Austria Beherea • Salzburg • Estiria • Tirol • Austria Garaia • Viena • Vorarlberg |
||
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.