Azken Afaria (Leonardo da Vinci)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azken Afaria
Leonardo da Vinci - The Last Supper high res.jpg
Leonardo da Vinci, 1495-1498
Tenpera igeltsuaren gainean
460 × 880 cm
Santa Maria delle Grazie, Milan

Azken Afaria (italieraz, Il Cenacolo edo L'Ultima Cena) Leonardo da Vincik Ludovico Sforza dukearentzat egindako margolana da. Joanen ebanjelioan bezala irudikatzen du Azken Afaria, Jesusek Hamabi Apostoluei iragartzen dienean haietako batek traizionatuko duela. Apostolu bakoitzak jarrera desberdina hartzen du hori entzundakoan.

Milango Santa Maria delle Grazie monasterioan dago, jangelako horma batean. Ludovico Sforzak familiako mausoleoa egin nahi zuen monasterio horretan, eta, horretarako, Bramante arkitektoa kontratatu zuen besteak beste. Azken Afaria mausoleoaren lan nagusia zen izatekoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azken Afaria (Leonardo da Vinci) Aldatu lotura Wikidatan