Bardeetako tiro eremua
Bardeetako tiro eremua duela (61 urte) eratutako aire-tiro eremua da, Bardeetako natura parkearen barruan dagoena.
2001ean Teruelgo probintziako Caudén zuen eremua eraitsi eta Ciudad Realgo probintziako Anchurasen eremu berria eraikitzeri uko egin ondoren, Espainiako Aire Armadak duen tiro eremu bakarra da. Honek ez ezik NATOko beste herrialdetako armadak ere erabiltzen dute, urtero 2.000 gauzatze eginez[1].
Guztira 1951ko ekainaren 9an eratutako guneak 2.222 hektarea ditu. Valtierrakoa zen José Daniel Lacallek, orduan Aire-Estatu Nagusiaren bigarren buruzagia eta gero Aire ministroa izango zena, proposatu eta Eduardo González-Gallarzak aire-ministroak ezarri zuen. Lehendabiziko errentamendu-kontratua 25 urterako sinatu zuten, urtero Espainiako Gobernuak Bardeetako komunitateari 20.000 pezeta ordainduz.
Bardeak 1999an Parke Natural eta 2000ean Biosfera erreserba bilakatu zirenez, Espainiako Defentsa Ministerioa defentsarako interes gune izendatu zuen 2000eko abenduan[2], etorkizunerako desjabetzea prestatuz.
Nafarren protestak etengabeak izan dira eremuaren historian zehar. Urtero ekainaren lehendabiziko astebururo tiro-eremuaren kontrako martxa egiten dute[3] eta Nafarroako Parlamentuak kontratua ez berritzeko eskakizunak egin ditu, azkena 2008ko martxoaren 13an[4]. Hala ere, Espainiako Gobernuak beti eman du ezezkoa eta Defentsa ministroa zen Carme Chacónek 2008ko maiatzean "ezinbestekoa" zela esan ondoren[5], urte hartako abenduaren 22an komunitatearekin kontratua berritu zuen beste hamar urterako, hogei urterako zabal daitekeenak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Espainiako Aire Armada (2007), Acuartelamiento Aéreo Bárdenas, Madril, http://www.ejercitodelaire.mde.es/WebEA/static/ServContenidos?id=BF2D8E6AF330C0E6C12570DD00429FFF&plantilla=generica
- ↑ Real Decreto 1943/2000, de 1 de diciembre, por el que se declara zona de interés para la Defensa Nacional el campo de entrenamiento de las Fuerzas Armadas de las Bárdenas Reales(Gaztelaniaz)
- ↑ «Espainiako militarrak eta guardia zibilak oldartu egin zitzaizkien Bardeetako tiro eremuaren kontrako lagunei», Berria, 2008-06-03, http://www.berria.info/albisteak/27465/espainiako_militarrak_eta_guardia_zibilak_oldartu_egin_zitzaizkien_bardeetako_tiro_eremuaren_kontrako_lagunei.htm
- ↑ «Nafarroako Legebiltzarrak Bardeetako tiro eremua aurten ixteko eskatu dio Espainiako Gobernuari», Berria, 2008-03-13, http://www.berria.info/albisteak/26046/nafarroako_legebiltzarrak_bardeetako_tiro_eremua_aurten_ixteko_eskatu_dio_espainiako_gobernuari.htm
- ↑ «Bardeetako Batzordeak ez daki Espainiako Gobernuak hitzarmena berritu nahi duen», Berria, 2008-05-15, http://www.berria.info/albisteak/27140/bardeetako_batzordeak_ez_daki_espainiako_gobernuak_hitzarmena_berritu_nahi_duen.htm
| Euskal Herriko aireko instalazioak | ||
|---|---|---|
|
Aireportuak: Miarritze-Angelu-Baiona • Bilbo-Loiu • Donostia-Hondarribia • Gasteiz-Foronda • Iruñea-Noain Aerodromoak: Itsasu • Berbintzana • Irunberri • Sesma • Tutera-Aguasalada Militarrak: Bardeetako tiro eremua |
||