Bilbo-Loiu aireportua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilbo-Loiu
Bilbo-Loiu
NAGE: BIO - NAZE: LEBB
Informazioa
Aireportu mota Publikoa
Eragilea Aena
Hiria Bilbo, Bizkaia
(Euskal Herria)
Garaiera 42 m
Koordenatuak 43°18′4″N 2°54′38″W / 43.30111°N 2.91056°W / 43.30111; -2.91056Koordenatuak: 43°18′4″N 2°54′38″W / 43.30111°N 2.91056°W / 43.30111; -2.91056
Pistak
Norabidea Luzera (m) Gainazala
12-30
10-28
2.600 x 45
2.000 x 45
Asfaltoa
Asfaltoa
Estatistikak (2013)
Bidaiariak 3.800.789 %8,9
Zama 2.536.246 %12,1

Bilboko nazioarteko aireportua Loiuko udalerrian dago eta Bilboko aireportua da. Euskal Herriko garrantzitsuena da, bidaiari eta hegaldi kopuruan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuko kontrol dorre berria.
Terminalaren barrualdea.
Spanairren hegazkina.
Boeing 737 hegazkina.
Terminaleko fingerra.

Loiu eta Sondikako aireportua eraiki aurretik beste kokaleku bat pentsatu zen Bilboko aireportua ezartzeko, Galeako labarretan alegia. Dena dela 1930eko hamarkadan Sondikako lehen aireportu xumea eraiki zen.

Aireportuko gaur egungo terminala Santiago Calatrava arkitektuak diseinatua da. Daukan formagatik "Usoa" ezizenez ere da ezaguna, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. 1997an zabaldu zuten eta Sondikako terminal zaharra ordezkatu zuen. Gaur egun, Sondikako terminala zama trafikoarentzako erabiltzen da. Terminal berriaz gain, kontrol dorre berria ere eraiki zen, arrano baten formakoa. Kontrol dorre zaharra terminal zaharraren ondoan mantendu da.

Guggenheim Bilbao museoa zabaltzearekin batera Bilborako hegaldien eskaria asko handitu zen, eta hegaldi merkeetako hainbat konpainia Bilboko aireportuan ezarri ziren, EasyJet eta Vueling esaterako. Easyjetek izandako arrakasta aireportuan betidanik egondako British Airwaysi kalte egin zion eta azkenik British Airwaysek Bilbo eta Londres artean eskaintzen zuen hegaldia kendu zuen.

2005 eta 2006ra bitartean Santander eta Gasteizko aireportuetan Londreserako hegaldiak jarri zituen Ryanair hegaldi merkeen konpainiak (Kantabriako eta Arabako agintariek pare bat milioi euroko ordainketak egin eta gero). Konpetentzia horrek Bilboko aireportuaren hazkundea eten du, Kantabria eta Araba Loiura etorri ohi ziren bidaiari askok orain euren jaioterritik hurbilago dauden aireportuetatik bidaiatzen dutelako.

Gaur egun, Bilbotik aireportura Bizkaibus zerbitzu zuzena dago, ordu erdiro Termibusetik irtetzen dena. Donostiarekin lotura ere badu, Lurraldebusek eskaintzen duena. Etorkizunari begira, aireportua eta Bilbo trenez lotu nahi dira. Horretarako, EuskoTren konpainia publikoaren trenbidea luzatu egingo da, eta Artxanda mendiaren azpitik tunel berri bat eraikiko da.

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminalak guztira sei finger dauzka, eta bi pista, 12-30 pistak guztira 2.600 metroko luzera dauka, eta 10-28 pistak 2.200 metroko luzera. Guztira hegazkinentzako hamar plataforma daude. Terminalaren alboan, autoa dohainik aparkatzeko lurpeko aparkaleku bat eraiki zen, guztira 3.000 autorentzako tokia duena. Mungiako autobide berria eraiki zenean, aireportura zuzenean doan sarbide bat eraiki zen.

Aireportuaren IATA kodea BIO da, eta ICAO kodea LEBB.

Hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun aireportuan operatzen duten konpainiak honakoak dira:

Finland road sign 673-R.svg Hegaldiak
Palma
Eivissa, Fuerteventura, Hego-Tenerife, Ipar-Tenerife, Kanaria Handia, Lanzarote, Menorca, Palma
Madril-Barajas
Paris-Charles de Gaulle
Udan: Dublin
Erroma-Fuimicino
Brusela
Lisboa [irailaren 14an amaitzen da], Londres-Stansted, Manchester
Udan: Eivissa, Geneva
Düsseldorf
Udan: Stuttgart
Madril-Barajas
Alacant, Palma, Santiago Compostelakoa, Sevilla, Valentzia, Vigo,
Udan: Jerez de la Frontera, Madeira, Menorca [uztailaren 18an hasten da]
Amsterdam-Schipol
Frankfurt, Munich
Munich
Udan: Oslo-Gardermoen
Lisboa
Istanbul-Atatürk
Udan: Venezia-Marco Polo
A Coruña, Alacant, Amsterdam-Schipol, Bartzelona-El Prat, Ipar-Tenerife, Kanaria Handia, Lanzarote, Londres-Heathrow, Málaga, Paris-Orly, Sevilla
Udan: Atenas, Berlin-Schönefeld, Bukarest-Henri Coandă, Fuerteventura, Londres-Gatwick, Marrakex, Milan-Malpensa, Santorini, Venezia-Marco Polo
Charter: Alacant

Charter hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finland road sign 673-R.svg Hegaldiak

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo-Loiu nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 1992-2013 (milioi bidaiari)
Eguneratua: 2014ko urtarrilaren 22a.[1]

Azken urteetan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakada aireportuak eginiko hegaldi kopuruaren handitzea ekarri du. Guggenheim Bilbao Museoaa ireki denetik europa osoko konpainia berriek hegaldiak eskaintzen dituzte Bilbotik. Euretarik gehienak kostu txikiko hegazkin konpainiak dira, baina beste aireportuetan ez bezala, Bilbon ezartzen direnak ez dute inolako diru laguntzarik jasotzen. 2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasa ziren Bilboko aireportutik, euretatik, 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak.

Urtea 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Bidaiariak 2.527.793 2.475.441 2.450.591 2.842.449 3.390.819 3.841.503 3.871.088 4.280.740 4.169.021 3.652.046 3.883.356 4.045.613 4.171.092 3.800.789 1.851.518*

(*) 2014ko bidaiariak, apiril arte.[2]

Hegaldiak bidaiarien arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Bilboko aireportuko hegaldiak bidaiarien arabera
Bidaiari gehien izandako hegaldiak – 2012 / 2013
Postua Hiria 2012an 2013an Aldaketa Airelineak
1 Flag of Spain.svg Madril, Espainia 835.968 606.514 %27,45 Iberia, Ryanair, Air Europa
2 Flag of Spain.svg Bartzelona, Espainia 611.784 508.759 %16,84 Vueling, Ryanair
3 Flag of Germany.svg Frankfurt, Alemania 204.050 222.529 %9,06 Lufthansa
4 Flag of Germany.svg Munich, Alemania 193.708 209.876 %8,34 Lufthansa
5 Flag of France.svg Paris-Charles de Gaulle, Frantzia 191.962 191.962 %10,51 Air France
6 Flag of Spain.svg Málaga, Espainia 162.350 164.042 %1,04 Vueling
7 Flag of Spain.svg Palma, Espainia 164.615 163.498 %0,68 Air Berlin, Vueling, Air Nostrum
8 Flag of Spain.svg Sevilla, Espainia 227.837 227.837 %32,76 Vueling, Ryanair
9 Flag of the United Kingdom.svg Londres-Stansted, Erresuma Batua 132.427 142.661 %7,73 EasyJet
10 Flag of Spain.svg Lanzarote, Espainia 119.346 130.744 %9,55 Vueling, Air Europa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilbo-Loiu aireportua Aldatu lotura Wikidatan