Iruñea-Noain aireportua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iruñea-Noain
Iruñea-Noain
NAGE: PNA - NAZE: LEPP
Informazioa
Aireportu mota publikoa
Eragilea Aena
Hiria Iruñea, Nafarroa (Espainia)
Garaiera 458 m
Koordenatuak 42°46′12″N 1°38′47″W / 42.77°N 1.64639°W / 42.77; -1.64639Koordenatuak: 42°46′12″N 1°38′47″W / 42.77°N 1.64639°W / 42.77; -1.64639
Pistak
Norabidea Luzera (m) Gainazala
16-34 2.207 Asfaltoa

Iruñeko aireportua Iruñeatik sei kilometrora kokatzen da, Noaingo udalerrian.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1930ean Iruñeko udalak aireportu bat eraikitzeko beharra ikusi zuen, eta horretarako Iruñeatik sei kilometrora zegoen orube bat aukeratu zuten Noainen. Eraikitze lanak 1930eko hamarkadan zehar luzatu ziren, eta gerra zibilaren aurretik amaitu zen aireportua. Espainiako Gerra Zibilean zehar, Francoren tropek noizbehinka erabilitako aireportua, azkenik erabilpenik gabe geratu zen ondorengo urteetan.

1965ean Nafarroako Aerokluba sortu zen, eta hiru urte beranduago, Espainiako gobernuak 500 metroko luzerako pista bat eraikitzeko asmoa agertu zuen. Obrak hurrengo urtean hasi ziren eta 1970rako burutu zen pista berriaren eraikitzea. Bidaiarien lehen hegaldia 1972an burutu zen Madril eta Iruñea artekoa, Aviaco konpainiak buruturikoa. Hasieran asteroko hegaldi bakarra zena, haziz joan zen eta 1975rako hiru hegaldi zeuden Madril eta Iruñea bitartean.

1992an bidaiarientzako terminal berria eraiki zen, guztira 2.600 metro karraturekin. 1992ko azaroaren 11ean inauguratu zen ofizialki. Urtebete beranduago, 400 autorentzako aparkaleku bat eraiki zen terminaletik gertu.

[aldatu] Azpiegiturak

  • Aireratze pista bat (2.207 metro)
  • Bidaiarientzako terminal bat
  • 403 autoentzako aparkalekua
  • Kargarako terminal bat

[aldatu] Aireportuan dauden hegazkin konpainiak

Lentoasema 673 right.svg Hegaldiak
Air Nostrum: Bartzelona-El Prat, Madril-Barajas
Denim Air: Bartzelona-El Prat

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak