Basaerramu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Basaerramua
Basaerramu europarra
Basaerramu europarra


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Celastrales
Familia: Celastraceae
Generoa: Euonymus
Espeziea: E. europaeus
Izen binomiala
'Euonymus europaeus'

Basaerramua (Euonymus europaeus) edo, genero bereko beste espezie batzuetako landaretatik bereizteko, basaerramu europarra[1], Celastraceae familiako hosto-erorkorreko zuhaixka edo zuhaitz txikia da, eta Europako eremu zabal batean, Irlanda eta Hego-Eskandinaviatik iparraldean Ipar-Espainia eta Sizilia-raino hegoaldean eta Lituania, Asia Txikia eta Kaukasoa[2] bezain urrun ekialderantz,.du jatorria.

Inoiz 10 m garai izatera heltzen bada ere, eskuarki 3-6 m garai izaten da, 20 cm-rainoko diametroko enborrarekin. Hostoak aurkako, lantzeolatu eta eliptiko arteko, 3-8 cm luze eta 1-3 cm zabal eta modu finean zerratutako ertzekoak dira. Udazkenean askotan kolore gorri bizi ederra izaten dute.

Loreak hermafroditak dira, udaberri berantiarrean irteten dira eta intsektuek lorautseztatzen dituzte; txikiak eta berde horixkak dira eta ez dira nabarmentzen; zima motako infloreszentzietan irteten dira, 3-8 batera. Fruitu kapsularrak udagoienean umotzen dira eta gorri, gorrindol edo arrosa kolorekoak eta 1-1,5 cm inguru zabalak dira. Ontzean fruituak ireki eta fruitu bakoitzeko lau laranja koloreko haziak ikusten dira.

Fruituak pozoitsuak dira, beste substantzia batzuen artean teobromina eta kafeina [[alkaloide]ak] eta guztiz garratza den terpenea dituztela. Pozoitzeak umeen artean jazotzen dira sarrien, kolore biziko fruituek haiek jatera erakartzen dituztelako. Jateak gibela eta giltzurrunak kalte ditzake, eta hiltzea ere gerta liteke.

Basaerramuak basoen ertzetan, landare hesietan eta malda gozoetan hazten dira, gehien bat elikagai askoko eta gatz gutxiko lurzoru buztintsuetan.

Basaerramu europarra euriak bustita

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaerramuaren zura oso gogorra da, eta punta zorrotzak lor daitezke hura erabiliz; antzina artilea iruntzeko ardatzak egiteko erabiltzen zen.

Bere fruitu arrosa bizi edo gorrindolak eta udagoienean izaten dituen margo erakargarriak direla eta, lorategi eta parkeetan askotan erabiltzen den landare apaingarria da.

Izozteak eta haizeteak pairatzeko bere ahalmenagatik Europaz kanpo beste toki batzuetan sartu zuten eta haietako batzuetan landare inbaditzailea bihurtu da.

Landare honen adarren eta zuztarren azala, hostoak, fruitu lehortuak eta haziak erabiliak izan dira herri medikuntzan [1].


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://plants.usda.gov/java/profile?symbol=EUEU7
  2. http://chestofbooks.com/flora-plants/flowers/British-Wild-Flowers-1/Spindle-Wood-Euonymus-Europaeus-L.html