Batu Khan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Batu Khan-en bustoa, Söğüt-en, Turkian

Batu Khan (errusieraz, Батый; 1207 inguruan - 1255) agintari mongola eta Horda Urdinaren fundatzailea izan zen; Jöchi-ren semea eta Genghis Khan-en biloba zen. Horda Urdina Urrezko Horda bihurtu zen, gero. Urrezko Hordak Errusia ia 250 urtez gobernatu zuen, armada poloniarra eta hungariarra garaitu ondoren.

Jöchi eta Genghis Khan hil zirenean, lehenaren lurrak Baturen eta bere anaia zaharrena zen Ordaren artean banatu ziren. Ordaren Horda Zuriak Volga ibaiaren eta Balkash aintziraren artean zeuden lurraldeak gobernatu zituen, eta Baturen Horda Urdinak, berriz, Volga ibaiaren mendebaldea gobernatu zuen.

Batu Khan bere tronuan

Batu eta bere seme Sartak hil zirenean, Baturen anaiak, Berkek, Horda Urdina jaso zuen oinordetzan. Berke agintari iaioa zen, eta bai Horda Urdina eta bai Horda Zuria sendotu zituen.

Errusia inbaditzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1235ean, Batu —ordurako Krimeako penintsularen konkista gidatua zuen—, Europa inbaditzen hasteko hautatu zuten.

1238ko udan, Batu Khanek Krimea suntsitu eta Mordovia baketu zuen. 1239ko neguan, Txernihiv eta Pereiaslav arpilatu zituen. Zazpi hilabeteko setioaren ondoren, hordak Kiev eraso zuen. Batu Khanek eskualde bi hiriburu garrantzitsuenak, Hálych eta Volodímir-Volinski, bereganatzea lortu zuen. Estatu errusiarrak basailu gisa segitu zuten, eta ez ordura arte bezala Mongolen Inperioan sartuta.

Azkena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogodei khan handia hiltzean, Batuk khan handi izateko aukera ikusi zuen, baina ez zuen lortu, eta Asia eta Uraletako konkistak sendotzeari ekin zion.

Batu Khanek khanerriaren hiriburua Volgaren behealdean zegoen Sarai hirian jarri zuen, 1242an.

1255ean hil zenean, khanerria Sartaq-en eskuetara pasatu zen; Europa inbaditzearen aurka zegoen Sartaq.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]