Bayer 04 Leverkusen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:42, 15 maiatza 2016
Bayer 04 Leverkusen
Ezizena(k)Werkself (aspirinak), Vizekusen (beti bigarren)
Sorrera1904
Futbol zelaiaBayArena
edukiera: 30.210 lagun
inaugurazioa: 1932 (2009an berriztua)
PresidenteaAlemania Michael Schade
EntrenatzaileaAlemania Roger Schmidt
LigaBundesliga
2015-16Bundesliga, 3.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Bayer 04 Leverkusen (izen osoa Turn- und Spielverein Bayer 04 Leverkusen e. V.) Alemaniako futbol talde ezagunenetako bat da, UEFA Kopa bat irabazia duena. Leverkusen hiriko taldea da, bertako etxeko partiduak BayArena estadioan jokatzen dituelarik.

Historia

1903an Wilhelm Hauschildek lantegiko 170 langileren sinadurakzituen eskutitz bat idatzi zion Bayer konpainiari kirol talde bat babes zezan eta 1904ean Turn- und Spielverein Bayer 04 Leverkusen e. V. sortu zen, eta 1907an futbol atala sortu zuen. Ez da talde garrantzitsua izan azken hamarkadetara arte. 1980an Bundesligara igotzea lortu zuen eta ordutik ez da inoiz jeitsi. 1986-87 denboraldian UEFA Kopan parte hartzea lortu zuen eta hurrengo denboraldian txapeldun izan ziren. Alemaniako txapelketetan ez du zorte handirik izan, daukan titulu bakarra 1993ko Kopa da eta Ligan bost aldiz izan da bigarrena, hortik bere ezizenak Vizekusen (bigarren-kusen) edo Neverkusen (inoiz-kusen).

2002an UEFAko Txapeldunen Ligako finalera iritsi ziren baina 2-1 galdu zuten Real Madrilekin Glasgowen. 2010ko hamarkadan Bundesligako postu gorenetan ibili da eta Europako txapelketetako ohikoa bihurtu da.

Palmaresa

Alemanian: 1

Nazio artean: 1

UEFAko Txapeldunen Liga

  • Txapelduna (0):
  • Finalista (1): 2002

UEFA Kopa

  • Txapelduna (1): 1988

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Bayerrek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2006-07 UEFA Kopa Final laurdenak Bayer
Osasuna
0-3
1-0
Osasuna
Bayer
2013-14 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Bayer
Real Sociedad
2-1
0-1
Real Sociedad
Bayer

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bayer 04 Leverkusen Aldatu lotura Wikidatan


2022-23ko Alemaniako Bundesliga
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg