Leverkusen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leverkusen

 Ipar Renania-Westfalia
Leverkusen hiriko panoramika.
Leverkusen hiriko panoramika.
Leverkusengo bandera

Leverkusengo armarria

Izen ofiziala Leverkusen
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Kolonia
Alkatea Reinhard Buchhorn (CDU)
Herritarra Leverkusendar
Koordenatuak 51°02′0″N 06°59′0″E / 51.03333°N 6.98333°E / 51.03333; 6.98333Koordenatuak: 51°02′0″N 06°59′0″E / 51.03333°N 6.98333°E / 51.03333; 6.98333
Leverkusen non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Leverkusen
Eremua 78,85 km2
Garaiera 60 m
Posta kodea 50441–51149
Biztanleria 160.593 bizt. (2009)
Dentsitatea 2.036,69 bizt./km²
Sorrera XII. mendea gutxienez
Matrikula LEV
http://www.leverkusen.de/

Leverkusen Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiria da. 2009. urtean 160.593 biztanle zituen. Düsseldorf eta Koloniaren arteko errepidean kokaturik dago, Rhin ibaiaren ekialdean. Bayer farmakologia enpresaren egoitza izateagatik eta Bayer 04 Leverkusen futbol taldeagatik da bereziki ezaguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Leverkusen hiriak aurreragoko herrixka batzuk hartzen ditu bere baitan. XII mendean dagoeneko aipatzen da Wiesdorf herrixka. XIX mendean ordurarte nekazal eremua zena Rhur ibarraren industrializazioak bereganatu zuen. Wiersdorfen Carl Leverkus botikariak tindatze lantegi bat ezarri zuen 1860an, eta 1891n Bayer enpresak erosi zuen bertan bere egoitza ezarri eta Alemaniako jarduera kimikoaren zentru nagusi bihurtzeko.

Leverkusen hiria 1930ean sortu zen Wiesdorf, Schlebusch, Steinbüchel eta Rheindorf herriak elkartuz. Izena industrializazioaren bultzatzailea izan zen Carl Leverkus botikariaren omenez ezarri zuten. 1975ean Opladen, Lützenkirchen, Hitdorf eta Bergisch Neukirchen elkartu zitzaizkion.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko talde ezagunena Bayer 04 Leverkusen kirol taldea da, BayArena estadioan etxeko partiduak jokatzen dituelarik. Hainbat kirol ezberdin hartzen ditu bere baitan, nagusiak futbola eta saskibaloia direlarik.

Futbol taldeak 1993an Alemaniako Kopa irabazi zuen eta Ligarik irabazi ez badu ere 5 aldiz izan da bigarrena. Europan UEFA Kopa irabazia du eta 2002an UEFAko Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen.

Sasklibaloi taldeak Alemaniako 14 Liga eta 10 Kopa irabazi ditu.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leverkusen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Hiri senidetuak, www.ouka.fi, http://www.ouka.fi/kansainvalisyys/english/ystavyyskaupungit.html. Noiz kontsultatua: 2009-11-07 .
  2. (Bracknell Town, part of the Bracknell Forest local authority twinned with Opladen in 1973, Opladen then incorporated with Leverkusen in 1975

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leverkusen Aldatu lotura Wikidatan