Beatriz Zabalondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beatriz Zabalondo

Bizitza
JaiotzaElgeta, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 2013) doktoretza : Komunikazio
Tesi zuzendariaTxema Ramirez de la Piscina Martinez
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea  (2005eko irailaren 19a -  2011ko urriaren 20a)
Mondragon Unibertsitatea  (2006ko irailaren 10a -  2009ko abuztuaren 31)
Mondragon Unibertsitatea  (2009ko irailaren 1a -  2011ko urriaren 20a)
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Inguma: beatriz-zabalondo-loidi

Beatriz Zabalondo Loidi (Elgeta, 1961) euskalari eta euskaltzalea da, irakaslea Mondragon Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean, eta komunikabideetan euskara zuzentzaile lanak egindakoa, ETBn eta bereziki, Euskaldunon Egunkariaren sorrerako taldean. Berria egunkaria argitaratzen duen Berria Taldeko administrazio kontseiluko kide da 2011tik, eta kontseilu horretako presidente 2013tik[1].[2]

Formakuntzaz, ingeniaritza teknikoko eta kazetaritzako ikasketak egin izan ditu. Tesia (Txema Ramirez de la Piscinak zuzendua) defenditu zuen 2013an, doktoradutza lortzeko: Lagunarteko hizkera ETBko fikzio seriatuan: euskararen normalizazioaren ispilu? bikoizketa euskal herrian (1982-2013): sorrera, garapena eta gainbehera[3].

Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarien Estilo Liburuetan lan egin izan du. EIZIE elkarteko kide, elkarteko presidente ere izana da[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]