Benedikto Nursiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Benedikto, Santa Teresa komentuan, Lazkaon (Gipuzkoa, Euskal Herria).

San Benedikto Nursiakoa (Nursia, Perusa, 480 inguruan - Montecassino, 547 inguruan) beneditar ordenaren sortzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren bizitza San Gregorio Handiaren idatzietatik bakarrik ezagutzen da (Elkarrizketak II). Elezaharrak kutsaturiko kontaketa horretan esaten denaren arabera, Benedikto goi-mailako familia batean jaioa bide zen. Erromara Erretorika, Filosofia eta Zuzenbidea ikastera joan zen, baina laster erretiratu zen mundutik Subiaco mendian eremutar-bizimodua egiteko. Hiru urteren buruan ingurura bildu zitzaizkion ikasleak 12 monasterioetan banatu zituen. Gero, 529. urtean, Montecassinon abade-etxe handi bat eraiki zuen, eta han hil zen 547an.

Bere izena daraman erregela idatzi zuen abade-etxe horretan, eta monasterioko bizitza gobernatzen duten oinarriak bertan bildu zituen. Tradizioz, San Benedikto Sartaldeko fraideen aitalehena izan da.

Paulo VI.ak Europako zaindari izendatu zuen 1964an. Jaieguna, martxoaren 21ean izaten da. Beneditarrek uztailaren hamaikan ospatzen dute beren sortzailearen eguna.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benedikto Nursiakoa Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]