Benjamin Netanyahu

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:33, 27 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Benjamin "Bibi" Netanyahu (hebreeraz: בִּנְיָמִין נְתַנְיָהוּ, arabieraz: بنيامين نتنياهو, Binyyameen Netanyahu; Tel Aviv, 1949ko urriaren 21a) israeldar politikaria da. 2009ko martxoaren 31tik Israelgo lehen ministroa da. 1996 eta 1999 bitartean kargu bera izan zuen. Likud alderdiaren burua ere da. Israelgo estatua fundatu ostean jaiotako aurreneko lehen ministroa izan zen (eta orain arte, bakarra).

Bizitza

1996 eta 1999. urteen artean lehen ministro karguan egon zen[1]. Horren ostean, Finantza ministroa izan zen 2005eko abuztuaren 9 arte. Izan ere, Ariel Sharon lehen ministroak armada Gazako zerrendatik ateratzea erabaki zuenean, Netanyahuk desadostasuna agertu eta dimisioa aurkeztu zuen. Ariel Sharonek Likud utzitakoan, Netanyahu izendatu zuten alderdiburu.

2009ko otsaileko hauteskundetan Likud alderdia bigarren geratu zen, eta eskuineko alderdiei esker Netanyahu lehen ministro bihurtu zen, berriz ere.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benjamin Netanyahu Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Israel
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.