Levi Eshkol
Wikipedia(e)tik
Levi Eshkol (hebreeraz לֵוִי אֶשְׁכּוֹל), jaiotzez Levi Shkolnik (hebreeraz לֵוִי שׁקוֹלנִיק) (Oratov, Ukraina, 1895eko urriaren 25a - Jerusalem, Israel, 1969ko otsailaren 26a) israeldar politikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
1913. urtean Palestinara jo zuen bertan nekazari-koloniak sortzeko eta zuzentzeko. Mapai alderdiko idazkaria (1944-1948) eta Ben Gurionen gobernuko partaide izan zen: Nekazaritzako eta Garapeneko ministroa 1951-1952 urteetan, eta Finantzetako eta Garapeneko ministroa 1952-1963 bitartean. Ben Gurionek dimisioa aurkeztu zuenean, Lehen Ministro eta Defentsa ministro izendatu zuten. Israel estatuko garapen ekonomikoaren bultzatzailea izan zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.