Golda Meir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Golda Meir
Golda Meir

1969 – 1974
Aurrekoa Yigal Allon (bitartekaria)
Ondorengoa Isaac Rabin

Jaiotza 1898ko maiatzaren 3a
Kiev, Ukraina,  Errusiar Inperioa
Heriotza 1978ko azaroaren 8a (80 urte)
Jerusalem,  Israel
Alderdi Politikoa Mapai, Israelgo Alderdi Laborista
Ezkontidea Morris Meyerson
Seme-alabak 2
Lanbidea Irakaslea

Golda Meir (hebreeraz גּוֹלְדָה מְאִיר, ˈɡolda meˈʔiʁ ahoskatua), jaiotzez Golda Mabovitx, (Kiev, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1898ko maiatzaren 3a - Jerusalem, 1978ko abenduaren 8a) Israelgo estatu modernoaren sortzaileetakoa izan zen.

Gaztetatik sionismoarekin guztiz konprometitu zen. Kargu politiko garrantzitsuak izan zituen, hala nola Israelgo lehen enbaxadorea izan zen SESBen, Lan ministroa, Atzerri Gaietako ministroa eta Israelgo lehen ministroa 1969ko martxoaren 17tik 1974ko ekainaren 3ra. Mundu mailan errege familiak aparte utzita estatu bateko gobernuburu bihurtu zen hirugarren emakumea izan zen.

Tsarren Errusian jaioa, juduen aurkako jazarpena zela eta, familiak Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuen. Han, mugimendu sionistako kide egin zen, eta 1921ean Palestinara emigratu zuen bere gizonarekin. Geroago Israelgo estatuaren sorreran parte hartu zuen. Lehen ministro karguak sorpresaz harrapatu zuen, bere aurrekoa zen Levi Eshkol ustekabean hil eta gero. Kargu honetan hainbat arazori egin behar izan zion aurre, hala nola, palestinarren ekintza armatuei (adibidez Municheko Joko Olinpikoetako gertaerak) eta Yom Kippur Gerrari.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Golda Meir Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Israel
Artikulu hau Israelgo biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.