Berengaria Gaztelakoa
Wikipedia(e)tik
Berengaria edo Berengela Gaztelakoa (Segovia, 1180ko ekainaren 1a -Burgos, 1246ko azaroaren 8a) Gaztelako erregina eta Leongo Erresumaren erregina ezkontidea izan zen[1].
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Alfontso VIII.a Gaztelakoa eta Leonor Plantagenet, (Henrike II.a Ingalaterrakoa eta Leonor Akitaniakoaren alaba) izan zituen gurasoak.
Berengariak Alfontso IX.a Leongoa ezkondu zuen 1198an. 1204an Inozentzio III.a aita santuak ezkontza indargabetu zuen lehengusuak zirelako. Ordurako, Berengariak bost seme-alabak zituen.
Aita hiltzean Henrike bere anaia txikiaren erregeorde bihurtu zen. Hau 1217an hil eta Gaztelako erregina izendatu zioten. Hala ere, laster uko egin zuen koroari Fernando bere semearen alde.
Seme-alabak [aldatu]
Hona hemen Alfontsorekin izandako seme-alabak[2]:
- Leonor (1198/1199- 1210)
- Fernando (1200-1252)
- Alfontso Molinakoa (1203-1272)
- Berengaria (1204-1237),
- Konstanzia (1200 edo 1205- 1242), moja sartuta.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ www.geocities.com
- ↑ Shadis, Miriam. "Berenguela of Castile's Political Motherhood", 1996
Ikus, gainera [aldatu]
| Aurrekoa Henrike I.a Gaztelakoa |
Gaztelako erregea 1217 |
Ondorengoa Fernando III.a Gaztelakoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |