Beverly Sills
Wikipedia(e)tik
Beverly Sills, jaiotza-izenez Belle Miriam Silverman, izengoitia Bubbles (Brooklyn, New York, AEB, 1929ko maiatzaren 25a - 2007ko uztailaren 2a) estatubatuar sopranoa izan zen.
[aldatu] Biografia
Txikitan irratian hasi zen abesten. Kantu ikasketak 12 urterekin hasi zituen, Estelle Liebling zuela irakasle. Bere dohain nagusiak ahotsaren araztasuna eta malgutasuna ziren. Arrakasta handiena Italiako musikagileen lanak abestuz lortu zuen, batez ere Gaetano Donizettiren lanekin. 1955ean New Yorkeko Operan onartu zuten, eta 1979an hango zuzendari orokor izendatu zuten. Opera entzuleei hurbiltzearren eta entzuleria zabalagoa lortzearren, zuzeneko transmisioa eta ingelesezko operen ekoizpena bultzatu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.