Bilbao Exhibition Centre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilbao Exhibition Centre
Baracaldo - Bilbao Exhibition Center (BEC) 03.jpg
Herria Barakaldo
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Bizkaia
Koordenatuak 43°17′17″N 02°59′26″W / 43.28806°N 2.99056°W / 43.28806; -2.99056Koordenatuak: 43°17′17″N 02°59′26″W / 43.28806°N 2.99056°W / 43.28806; -2.99056
Garaia 2004
Helbidea Azkue erronda, 1. 48902
Bilbao Exhibition Centre non dagoen adierazten duen Bilboko mapa
Bilbao Exhibition Centre
BECen webgunea

Bilbao Exhibition Centre (BEC) Barakaldon eraikitako Bilboko erakustazoka berria da. 2002an hasi ziren eraikitze-lanak, Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) egondako orube batean.

Inaugurazioa 2004. urteko Apirilaren 19an izan zen, Makina Erremintaren 23. edizioarekin batera. 2006. urteko apirilean,berriz, konplexuaren BEC biltzar jauregia zabaldu zen. Bilbao Exhibition Centre osatzeko 98 metroko BEC Dorrea eta oraindik zehaztu gabe dagoen hotel bat eraikiko dira.

Proiektua artean zehazteke zegoenean Zorrotzako puntan eraikitzea ere pentsatu zen, baina azkenean aukera hori batertu egin zen, horrek zekarkeen garraio publikoaren arazoa zela eta. Bilbao Exhibition Centreren eraikuntzarekin batera, Ansioko metro geltokia eraiki zen.

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira sei pabilioik osatzen dute erakustazoka. Horietako batek, Bizkaia Arena pabilioiak, 20.000 pertsona arteko kontzertu, partidu eta ekitaldiak antolatzeko prestaturik dago. Pabilioien arteko komunikazioa errazteko, erakustazokaren erdialdean etorbide bat dago, 500 metroko luzera eta 40 metroko zabalera duena.

Erakustazoka moduan erabili daitekeen azalera 155.000 metro karratukoa da. Aintzina San Mamesen zegoen Bilboko Nazioarteko Erakustazokak baino askoz gehiago. Erakustazoka eraikitzearen arrazoietako bat, Makina Erremintaren azokak San Mamesko eraikinean zituen leku falta arazoak izan dira.

Konplexuari buruzko datu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pabilioi guztietan aktibitatea dagoenean, 20.000 pertsonako herri bat bezain beste elektrizitate erabiltzen du BECek.
  • Erakustazokaren azpian, 4.000 automobilentzako aparkalekua dago.
  • 175.000 metro kubiko zementu erabili zen eraikuntzarako.
  • Pabilioien zorua, metro karratuko 4.000 kilogramoko pisua jasateko prestatua izan da.
  • 200.000 metro kable erabili da, konplexu barruko konexio eta interneterako sarbideentzako.
  • Pabilioi bakoitzak 20 metroko altuera dauka.
  • Konplexua eraikitzeko erabilitako altzairuak, lau Eiffel dorre eraikitzea posible egingo luke.

Urteko ekitaldien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Azoka hauetako batzuk bi urterik behin antolatzen dira, eta euretariko batzuk, Barakaldoko eraikinetik kanpo antolatzen dira.

Erakustazoka Argalario menditik ikusia, BEC dorrea eraikitzen ari zirelarik.
Erakustazokaren pabilioiak Euskadiko etorbidetik ikusiak.
BEC barrutik.
  • ALMONEDAS

Antigoaleko Gauzen eta Bildumazaletasunaren Azoka

  • AUTOMACION

Makineriarako Sistemen eta Osagaien Nazioarteko Azoka

  • BIEMH

Makina-erremintaren Espainiako Bi Urtetik Behingo Azoka

  • BILBAO MOTOR SHOW
  • BRICOFORMA

Nazioarteko Brikolaje Azoka

  • CREAMODA

Moda diseinatze lehiaketa

  • CONSTRULAN

Eraikuntza, Ekipamendu eta Instalazioen Erakusketa

  • CUMBRE INDUSTRIAL Y TECNOLÓGICA

Fabrikaziorako Makineriaren eta Teknologien Nazioarteko Azoka

  • BILBOKO DESENBALAJEA

Antigoaleko gauzen azoka (BECetik kanpo antolatua)

  • ELEKTRO

Industria Elektrikoaren eta Elektronikoaren Nazioarteko Azoka

  • EUROFISHING

Arrantza-industriaren Nazioarteko Azoka

  • EXPOBODAS

Ezkontza eta Lehen Jaunartzetarako Erakusketa (BECetik kanpo antolatua)

  • EXPOCONSUMO

Kontsumo-ondasunen Azoka

  • EXPONATUR

Natur eta Aventura Azoka

  • EXPORTA

Esportatzaileentzako Zerbitzuen Foroa (BECetik kanpo antolatua)

  • EXPOVACACIONES

Turismoaren eta Aisiaren Azoka "BASERRTIK PLAZARA” NEKAZARITZA-AZOKA (BECetik kanpo antolatua)

  • FERROFORMA

Burdineriaren Nazioarteko Azoka

  • FOSMINER

Mineral eta Fosilen Nazioarteko Erakusketa

  • FRANQUICIA

Frankiziaren Erakusketa

  • I.T.L. (INTERMODAL)

Intermodal Transport & Logistics (BECetik kanpo antolatua)

  • MADERTEC

Zuraren Erakusketa

  • MANAGING

Enpresa Gestionatzeko Tekniken Erakusketa

  • FOROTECH

Teknologia Berrien Foroa

  • MANTENIMIENTO

Mantenimenduaren Azoka

  • MANUTENCIÓN

Biltegiratzearen, Eskorgen, Jasogailuen, Paletizazioaren, Ontzien eta Bildukien Azoka

  • NAGUSI

Nagusientzako Jardueren, Aisiaren eta Zerbitzuen Erakusketa

  • UGP/PIN

Umeen Gabonetako Parkea

  • PROMA

Ingurumenaren Nazioarteko Azoka

  • SALÓN DE BISUTERÍA, REGALO Y COMPLEMENTO DE MODA

Imitaziozko Bitxien, Oparien eta Modako Osagarrien Erakusketa

  • SALON DE INVENTOS

Asmakizunen Azoka

  • SALÓN DEL AUTOMÓVIL

Ibilgailuen Erakusketa

  • SIDEROMETALURGICA

Siderometalurgiaren Nazioarteko Azoka

  • SINAVAL

Ontzigintzaren eta Itsaso-Industriaren eta Portu-Industriaren Nazioarteko Azoka

  • SOLDADURA

Soldaduraren Nazioarteko Azoka

  • SUBCONTRATACIÓN

Azpikontratazioaren eta Enpresen arteko Lankidetzaren Nazioarteko Azoka

  • SUMINISTRO INDUSTRIAL

Erreminten, Makineria Osagarriaren, Ordezko Piezen eta Osagaien Nazioarteko Azoka

  • TRASMET

Galdaketa, Forjaketa, Ijezketa eta Azal-tratamendurako Ekipoen eta Hornikuntzaren Nazioarteko Azoka

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilbao Exhibition Centre Aldatu lotura Wikidatan