Basurtu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Basurtu

Bilbo
{{{nongo}}} bandera

{{{nongo}}} armarria

Izen ofiziala Basurtu
Antolaketa
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Barrutia

Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilboaldea
Basurtu-Zorrotza
Herritarra basurtuar
Koordenatuak 43°15′41″N 2°57′14″W / 43.26139°N 2.95389°W / 43.26139; -2.95389Koordenatuak: 43°15′41″N 2°57′14″W / 43.26139°N 2.95389°W / 43.26139; -2.95389

Basurtu.PNG

Eremua 0.79 km2
Garaiera 41 m
Euskaldunak  % (2001)
Posta kodea 48013
Biztanleria 14,686 bizt. (2006)
Dentsitatea 18.590 bizt./km²


Basurtu Bilboko auzoa da. Bilboko Basurtu-Zorrotzako barrutian kokatua, zortzigarren barrutian alegia. Basurtuk 14.686 biztanle ditu eta 0,79 kilometro karratuko azalera (2006an udalak kaleraturik datuen arabera. Basurtuko auzoaren hegoaldeko muga Sabino Arana etorbidea da, eta etorbide honek markatzen du auzoaren izaera. Hainbat autobide eta errepideren gurutzabide baita Basurtu.

Bilboko elizateak Abandokoa anexionatu zuenean Basurtuko lurrak hiriaren periferia edo kanpoaldea ziren. Horregatik, Bilbok erdigunetik kanpo egon beharreko hainbat azpiegitura kokatu zituen bertan. XX. mendearen hasieran Basurtuko Ospitalea bertan eraiki zen, eredu arkitektoniko ingeleseko ospitalea. Horrez gain, San Mameseko futbol zelaia eta Bilboko Nazioarteko Erakustazoka ere bertan eraiki zen Gerrate Zibilaren ondoren.

Hiria hazten joan den heinean, kanpoaldeko izaera hori galtzen joan zen, eta gaur egun Basurtu erabat loturik dago hiriko beste guneekin.

[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak

Basurtuko auzoa A-8 autobideak zeharkatzen du mendebaldean, auzoa bitan bananduz.

Horrez gain, hiriaren komunikazioetarako hain garrantzitsua den Termibus autobus geltokia bertan dago, San Mamesen konkretuki.

Auzoaren mendebaldean FEVE konpainiaren geltokia dago, Basurto izenekoa, B-1, R-3 eta R-3b Bideetan. Geltoki hau erabat eraberrituko da trenbidearen lurperatzearekin batera eta Basurtuko Ospitalearen aurrean lurpeko geltoki berri bat eraikiko da.

EuskoTranen EuskotranA.PNG Bideak ere Basurto izeneko geltokia dauka auzoan.

Horrez gain, hiriko autobideen birmoldaketarekin batera, eta Sabino Aranako autobide sarbidearen eraisketarekin batera, Olabeagako erlaitza egingo da Basurturen eta Olabeagako auzoaren artean. Horrela Indautxuko auzotik banatzen duen Sabino Arana etorbidea, auzoko oinezkoentzako gune nagusia bihurtuko da. Sabino Arana etorbidetik gaur egun doan trafikoa Olabeagatik eta Trenbidearen etorbidetik bideratuko da.

[aldatu] Kalerik garrantzitsuenak

  • Montevideo etorbidea
  • Luis Briñas kalea

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak