Bizkaiko Labe Garaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko Labe Garaiak
Azken Labe Garaia. Egun zaharberritze prozesuan
MotaSozietate anonimoa
SektoreaMetalurgia
Sorrera1902
EgoitzaSestao, Barakaldo

Bizkaiko Labe Garaiak edo Altos Hornos de Vizcaya (AHV) Euskal Herriko industria metalurgikoaren enpresa garrantzitsuena izan da.

Altos Hornos de Vizcaya 1902ko apirilaren 29an sortu zuten Bilbon, honako enpresak fusionatu ondoren: Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Aceros de Bilbao, La Vizcaya eta La Iberia. Enpresa hauek Europa osoan zehar esportatu zuten burdin bizkaitarra, eta lehiakortasuna hobetzeko bat egin zuten. Fundazioan, herrialde osoko enpresaburuk handiena izan zen eta bere egoitza nagusia Sestaon zegoen, burdin meategien eta portuaren ondoan kokatutako udalerria, hain zuzen ere. Leku estrategikoa, beraz.

AHVren sorrerak komertzioa sendotu zuen, eta horri esker, ontziola berri asko sortu ziren, Astilleros del Nervión eta Compañía Euskalduna.

AHVak altzairua hornitzen zuen, baina minerala, langileak, lanabesak eta trenbide sare egonkor bat behar zituen, eta horrek Bizkaiko industrializazio erraldoia eta enpresa dibertsifikazioa eragin zituen.

Gerrate Zibilaren ondoren, Bizkaiko Labe Garaiek landa-exodoa erakarri zuten, eta Bilbo Handiko ekonomiaren dinamizatzaile bihurtu ziren, Espainia osoko etorkinak bereganatuz. Hortaz, Bilbo Handia estatu osoko hirigunerik handienetarikoa bihurtu zen. Horren ondoren, 1994an, CSI (Corporación de la Siderurgia Integral) deituriko taldea sortu zen, 1997an Aceralia Corporación Siderúrgicaren jatorria. Gaur egun, Arcelor taldearen parte da.

1980-1990eko hamarkadan krisiak gogor jo zuen Euskal Herri osoa, Bilbo Handia batez ere, eta AHV enpresa zaharrak ateak itxi zituen eta horrekin batera, Astilleros Euskalduna bezalako enpresek ere. Gaur egun, berrindustrializazioa gauzatu ostean, Acería Compacta de Bizkaia - ACB deituriko enpresa sortu da, CSP teknologia bidez urtean 3 milioi tona altzairu ekoizten dituenak.

Historia

  • 1882an "Altos Hornos y Fábrica de Hierro y Acero de Bilbao" elkartea sortu zuten.
  • 1902ko apirilaren 29an abian ipini zituzten, lehen aipatutako "Altos Hornos...", "La Vizcaya" eta "La Iberia" elkarteek bat egin ondoren.
  • 1996an bere aktibitatea amaitu zuen enpresak.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizkaiko Labe Garaiak Aldatu lotura Wikidatan