Blini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patataz beteriko bliniak.

Blinia (ingelesez blintz, errusieraz блин, блины (pl.); ukraineraz блинці, blyntsi) krepe moduko jaki bat da, nagusiki poloniar, bielorrusiar, errusiar eta ukrainar jatorrikoa. Irin, arraultza, esne eta legamiarekin egiten da, eta labean egosia edo errea jan daiteke, betekiarekin edo gabe. Oso arrunta da eslabiar sukaldaritzan (errusiarra, poloniar, bielorrusiar eta ukrainar gastronomietan esaterako).

Bliniak keztaturiko zenbait arrainentzako oinarria da (izokina, amuarraina edo esturioia), baita crême fraîche (esnegain garratza) eta arrain arraultzentzat ere, eta vodkarekin, txanpainarekin, cavarekin edo ardo zuriarekin laguntzen dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Blini Aldatu lotura Wikidatan
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.