Cape Breton uhartea
Cape Breton uhartea (ingelesez Cape Breton Island eta frantsesez Île du Cap-Breton, mikmakeraz Únamakika, Eskoziako gaeleraz Eilean Cheap Breatuinn) Kanadako Eskozia Berria probintzian kokatzen den uharte handi bat da. Bertako lehenbiziko biztanleak mikmak indiarrak izan ziren. XVII. mendean Frantzia eta Ingalaterraren arteko gatazka gunea izan zen. Garai hartan euskal baleazaleen ohiko arrantza gunea ere izan zen.
1755tik aurrera lehenbiziko eskoziar emigranteak bertaratu ziren, 1800erako bertako komunitate nagusia bilakatu ziren, gerora bertako biztanleria beste jatorrietako emigranteekin osatzen joan zen, gaur egun oraindik gaeleraz mintzatzeko gai diren biztanle bakan batzuk biziraun dutelarik.
[aldatu] Kanpo loturak
- Bretainiar Lurmuturreko probintziaren webgunea (Ingelesez)
- Bretainiar Lurmuturra Uharteko Ondarean Elkartea (Ingelesez)
Koordenatuak: 46°10′N 60°45′W / 46.167°N 60.75°W
|
||||||||||||||||||||