Bridgetown

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: Bridgetown (argipena)

Bridgetown

Bridgetown
Izen ofiziala City of Bridgetown
Estatua BarbadosBarbados
Estatua BRB
Parish (parrokia) Saint Michael
Herritarra bridgetowndar
Koordenatuak

13°5′40.92″N 59°37′3″W / 13.0947000°N 59.61750°W / 13.0947000; -59.61750Koordenatuak: 13°5′40.92″N 59°37′3″W / 13.0947000°N 59.61750°W / 13.0947000; -59.61750

Bridgetown non dagoen adierazten duen Barbados-ko/-go/-eko mapa
Bridgetown
Eremua 38,8 km²
Garaiera 1 m
Biztanleria 94.860 bizt. (2008)
Dentsitatea 2.444,85 bizt./km²
Sorrera 1628

Bridgetown Barbadosko hiriburu eta hiri nagusia da. Hiria Saint Michael parish[1] edo parrokiaren barruan dago; horrek 94.860 biztanle zituen 2008an. Antilla Txikietako gune turistiko garrantzitsua da eta urtero milaka turistak bisitatzen dute hiria.

Hiriaren egungo kokapena ingelesek ezarri zuten 1628an. Karibeko hiri oso garrantzisua izan zen eta egun izaten jarraitzen du, finantza, informatika eta bilera gune gisa. Greater Bridgetown edo Bridgetown Handia deitzen den eremua Christ Church eta Saint James parrokietan ere sartzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlamentua.

Hiria eraiki zen lekuan europarren aurreko herritarren Barbadosko aztarna gutxienetakoa zegoen: Careenage aldean kokatutako zubia hain zuzen. Hori dela eta aldeari eman zitzaion lehen izena Indian Bridge izan zen. 1654an zubi berri bat egin zenean The Town of Saint Michael izena ipini zioten, behin betiko Bridgetown jaso arte.

Hiri hau da Ipar Amerika kontinentaletik kanpoko bakarra George Washingtonek bisitatu zuena. George Washington House orain eremu historikoaren barruan dago.

1824an Barbados elizbarruti anglikano baten[2] egoitza bihurtu zen. Hori dela medio Saint Michael parrokiako eliza katedral bilakatu zen eta horren ondorioz "hiri" (ingelesez City) titulua eman zitzaion. Hala ere, 1958 arte ez zen hiriarentzako berezko administraziorik egon.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak eta zabalagoa den Bridgetown Handiak Saint Michael parrokia ia osoa okupatzen dute, 39 km² gutxi gorabehera. Aurretik inguruan aintzirak zeuden baina lehortu eta lurrez bete zituzten.

Hiriaren bihotzean Constitution ibaia itsasoratzen da; bere bokaleak Careenage du izena eta honek bi zaititan banatzen du Bridgetown. Carlisle badian isurtzen ditu bere urak.

Kale nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalerik inportanteena Broad Street da, zuzen erdialdera doana. Parlamentuko eraikinetatik pasatzen da eta merkataritza-gune garrantzitsuena da.

Geroago 7 Autobidea bihurtzen den Bay Street ere aipatzekoa da; Barbadosko hegoaldeko kostalde eta Christ Church parrokiarantz abiatzeko balio du. Beste kale batzuk:

  • Swan Street: Broad Streeten paraleloa, iparralderantz.
  • Roebuck Street: iparraldera Queens Parkera doa, Swan Streetetik ekialdera.
  • Tudor Street; iparraldetik dator, Swan Streetekin gurutzatu eta Broad Streetekiko perpendikularra da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Bridgetown)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31 31 32 32 33 32 32 35 33 33 32 31 35
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 28 28 29 30 31 31 30 31 31 30 29 28 29.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 16 16 17 18 19 19 20 21 19 19 19 19 16
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21 21 21 22 23 23 23 23 23 23 23 22 22.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 66 28 33 36 58 112 147 147 170 178 206 97 1278
Iturria: BBC Weather[3]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Belleville
  • Cat's Castle
  • Cheapside
  • Fontabelle
  • Garden Land
  • New Orleans
  • Pinelands
  • Strathclyde
  • Weymouth
  • Whitepark
Nelsonen estatua.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heroi Nazionalen Plaza (lehen Trafalgar Plaza) eta Fountain Garden ("Iturriaren Lorategia").
  • Independentzia Plaza eta Independence Arch ("arkua").
  • Montefiore iturria.
  • Barbadosko Parlamentuko eraikinak.
  • Saint Michaels and All Angels katedral anglikanoa.
  • St. Mary's eliz anglikanoa.
  • St. Patrick's katedral katolikoa.
  • Sinagoga.
  • Pelican Village eta Artisautza-gunea.
  • Queen's Park
  • Nelsonen estatua.
  • Barbadosko Museoa.
  • Kensington Oval, 2007 cricket[4] Munduko Kopako finalaren egoitza.
  • Carlisle Bay hondartza.
  • Cheapside azoka.
  • Tom Adams Finantza-gunea.
  • Garrison ("guarnizioa") Eremu Historikoa.
  • Hilton Hotela.
  • Martineau Etxea.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bridgetown & Environs, Barbadosko gobernua, 1975; 1:5.000 eskalakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Barbadosko banaketa administratibo nagusia.
  2. Barbados, Trinidad, Tobago, Grenada, Saint Vincent eta Santa Luzia hartu zituen elizbarrutiak.
  3.   Average Conditions Bridgetown, Barbados, BBC Weather, http://www.bbc.co.uk/weather/3374036. Noiz kontsultatua: 8 April 2012 .
  4. Barbadosko kirol nazionala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bridgetown Aldatu lotura Wikidatan