Santa Luzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Santa Luzia (argipena).
Santa Luzia
Saint Lucia
Santa Luziako bandera
Bandera

Santa Luziako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: The Land, The People, The Light
(Lurra, Jendea, Argia)
Santa Luziaren kokapena
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Castries
14°1′N 60°59′W / 14.017°N 60.983°W / 14.017; -60.983Koordenatuak: 14°1′N 60°59′W / 14.017°N 60.983°W / 14.017; -60.983
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelera
Gobernua
Erregina
Gobernadorea
Lehen Ministroa
Monarkia konstituzionala
Elisabet II.a
Pearlette Louisy
Stephenson King
Independentzia
Erresuma Batutik

1979ko otsailaren 22a
Eremua
• Guztira
• Ura

616 km² (193)
% 1,6
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Errolda (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

160.765 (176)
160.765
298 biztanle/km² (41)

santaluziar
Dirua Karibe Ekialdeko Dolarra (XCD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

-4 (UTC 0)
Interneteko domeinua .lc
Telefono aurrezenbakia +1-758

Santa Luzia[1] Karibe itsasoan dagoen uharte-herrialdea da, Saint Vincent eta Grenadinen iparraldean eta Martinikaren hegoaldean kokatuta.

Castries da bertako hiriburua.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Gros Piton.

Santa Luzia sumendi-uharte bat da, Karibeko beste uharteak baino askoz ere menditsuagoa. Tontor garaiena Gimie mendia da (950 m). Alabaina, uharteko mendi ezagunenak Piton izeneko mendi bikiak dira: Gros Piton eta Petit Piton. Soufrière eta Choiseul herrien artean daude, uhartearen mendebaldean.

Castries da hiriburua, uharteko biztanleriaren herena bizi den lekua. Beste herri nagusiak Gros Islet, Soufrière eta Vieux Fort dira.

Bertako klima tropikala da, ipar-ekialdeko haizeak leundua. Ekuatoretik hurbil dagoenez, tenperatura aldaketa txikiak ditu neguaren eta udaren artean. Garai lehorra urtarriletik apririlera eta garai euritsua maiatzetik abendura dira. Eguneko batez besteko tenperatura 29°C inguru da, eta gauekoa 18°C inguru. Urteko batez besteko euri kopurua 130 cm da kostaldean eta 381 cm mendiko oihanean.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: Santa Luziaren banaketa administratiboa
Santa Luziako auzoak.

Santa Luzia 11 quarter edo auzotan banatua dago:

  1. Anse la Raye
  2. Canaries
  3. Castries
  4. Choiseul
  5. Dennery
  6. Gros Islet
  7. Laborie
  8. Micoud
  9. Praslin
  10. Soufrière
  11. Vieux Fort

[aldatu] Politika

Commonwealth elkartekoa izanik, Santa Luziak Elisabet II.a Erresuma Batukoa du estatu-buru, uhartean gobernari orokor batek ordezkatua. Hala ere, Botere betearazlea lehen ministroaren eta honen kabinetearen esku dago. Lehen ministroa aukeratzeko, Santa Luziako Batzar Etxeko hauteskundeak egiten dira eta garaile ateratako alderdiaren burua izaten da. Batzar Etxe hoenk 17 eserleku ditu. Legebiltzarraren beste ganbera, Santa Luziako Senatua, aukeratutako 11 kide ditu.

Santa Luzia CARICOM eta OECS erakundeetako osoko kidea da.

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Santa Luzia
Geografia
Santa Luzia
Artikulu hau Santa Luziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Angila · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turks eta Caicos uharteak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Frantziar Guyana (Frantzia) • Falkland Uharteak (Erresuma Batua)

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak