Brothers in Arms

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brothers in Arms
Dire Straitsen albuma
Egilea(k)Dire Straits
Argitaratze-data1985
IzenburuaBrothers in Arms
Ekoizpen lekuaErresuma Batua
Banatze bideadisko konpaktu eta musika-streaming
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzaingelesa
  1. So Far Away
  2. Money for Nothing (en) Itzuli
  3. Walk of Life
  4. Your Latest Trick (en) Itzuli
  5. Brothers in Arms (abestia)
DiskoetxeaVertigo
Deskribapena
Honen parte daDire Straits' albums in chronological order (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaMark Knopfler
Historia
Jasotako sariak

Spotify: 1NF8WUbdC632SIwixiWrLh Discogs: 23684 Allmusic: mw0000650079 Edit the value on Wikidata

Brothers in Arms (euskaraz, Arma-Senideak) Dire Straits talde britainiarraren bosgarren albuma da, 1985ean sortua.[1] Lan hau eta aurreko estudio-albuma bereizten dituzten ia hiru urteetan, taldeak disko bat argitaratu zuen zuzenean, eta EP bat hiru abestirekin. Era berean, tarte txiki horretan taldeak hainbat aldaketa izan zituen: azken osaketan sei kide zeuden (bi teklari, bi gitarrista, baxua eta bateria), eta estudioko musikari batzuek lagundu zuten grabazioan , besteak beste, Sting-ek. Egitura hori konstante mantendu zen bandaren ondorengo lanetan, baita Mark Knopflerren bakarkako diskoetan ere. 1988an taldeak egin zuen biran, Eric Clapton bera ere gitarra erritmiko jotzen arituko zen.

Brothers In Arms-en soinua, printzipioz, aurreko lanarena baino sinpleagoa da, Love Over Gold, baina lehen albumetan baino askoz landuagoa. Lan honek rockaren superizarren estatusera eraman zuen taldea, eta 30 milioi kopia saldu zituen. Laurogeiko hamarkadan gehien saldu zen hirugarren diskoa izan zen, eta hamabigarren postua du inoiz gehien saldu diren albumen zerrendan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brothers in Arms album aitzindaria izan zen material fonografikoa Compact Disc formatuan argitaratzen, eta lehen ADD CDetako bat, euskarri digitalean grabatua (Sony 24-track digital tape machine). Halaber, biniloan eta kasetean ere argitaratu zen. Gainera, sortu berria zen CD formatuan milioi bat kopia saltzera heldu zen lehen albuma izan zen. Albumaren azalean agertzen den gitarra Resonator National Style 0 bat da, 1930ean eta geroago 1941ean fabrikatu zena.

Diskoa osatzen duten abestien artean azpimarragarrienetako bat "Money for Nothing" da, non The Police taldeko buruzagi eta musikari britainiarrak, Sting-ek, koroetan laguntzen baitie. Gainera, "Money for Nothing"-en musika-bideoa izan zen MTV telebista-katean emititzen lehena. Mark Knopflerrek Johnny Mathis abeslari estatubatuarrari egindako omenaldia da "Walk of Life", 1986aren hasieran arrakastaren zerrenda britainiarreko bigarrena izan zena. Era berean, albumeko azken lau abestiek (biniloaren edizioan, B aurpegian) militarismoa agertzen da gai komun gisa, eta, hala herri-iritzietan nola kritikari batzuen adierazpenen bidez, esan izan da 1980ko hamarkadan El Salvador eta Nikaragua astindutako gerra zibiletan eta Malvinetako gerran (Falklands) oinarritzen direla.

2000ko irailaren 19an, Brothers in Arms Dire Straitsen musika-katalogoarekin batera birrargitaratu eta birreditatu zuten. 2005eko uztailaren 26an, Super Audio CD formatuan argitaratu zen, eta hilabete bat geroago, 2005eko abuztuaren 16an, DualDisc formatuan, Surround Soinua zuen album onenaren Grammy saria irabazi zuen.

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean, Q magazinak Brothers in Arms jarri zuen Britainia Handiko 100 album onenen 51. postuan. 2006ko azaroan, Australiako inkesta batek erakutsi zuen Brothers in Arms garai guztietako 100 album gogokoenetatik 64. postuan dagoela.

Diskoa osatzen duten abestiak ere askotan erabili izan dira iraupen-musika edo soinu-banda gisa film eta telesailetan. Hori nabarmen entzun daiteke The West Wing seriearen bigarren denboraldian, baita Miami Vice, Third Watch eta The Americans seriearen azken atalean ere.

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mark Knopflerrek konposatu zituen abesti gehienak, horrela adierazten denetan ezik. LP bertsioko abestien iraupenak eta CD formatuarenak desberdinak dira, medioaren mugak direla eta.

  1. "So Far Away" – 5:12 (3:59 LPn)
  2. "Money for Nothing" (Knopfler/Sting) – 8:26 (7:04 LPn)
  3. "Walk of Life" – 4:12 (4:07 LPn)
  4. "Your Latest Trick" – 6:33 (4:46 LPn)
  5. "Why Worry" – 8:31 (5:22 LPn)
  6. "Ride Across the River" – 6:58
  7. "The Man's Too Strong" – 4:40
  8. "One World" – 3:40
  9. "Brothers in Arms" – 6:55

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lankidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri-kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brothers in Arms albumari erreferentzia bat egiten zaio Stephen Malkmusen Jenny an the Ess-Dog abestian. Bertsoek hau diote: "Kiss when they listen / to "Brothers in Arms" / if there's something wrong with this / they don't see the harm".

Arrakasta zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

País Listas
Posición más alta Semanas en lista Certificación
 USA 1 97 [1] 9 discos de platino
 GBR 1 13 discos de platino
 CAN 1 10 discos de platino
 NOR 1 47 [2] Txantiloi:Wayback
 AUT 1 82 [3]
 CHE 1 72 [4]

Single-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Año Sencillo GB US CH DE NO
1985 "So Far Away 20 3 6 4
1985 "Money for Nothing"/"Love over Gold (live)" 4 1 22 19 -
1985 "Brothers in Arms" 16 - - - -
1985 "Walk of Life" 2 7 24 15 -
1985 "One World" - 8 - - -
1985 "Ride Across the River" - 21 - - -
1986 "Your Latest Trick" 26 - - - -

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Año Ganador Categoría
1985 Brothers in Arms Premio Grammy a la Mejor Grabación
1985 "Money for Nothing" Premio Grammy a la Mejor Interpretación de Rock por un Dúo o Grupo Con Voces
2006 Brothers in Arms Premio Grammy al Mejor Álbum con Sonido Surround

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martin, Joseba. (2001-07-05). «Mark Segurola» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (berria.eus).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]