Jurgi III.a Erresuma Batukoa
| Jurgi III.a Erresuma Batukoa | |
|
Britainiako Handiko, Frantzia eta Irlandako errege, Fedearen defendatzailea, Hannoverko printze hautesle eta Brunswickeko dukea. |
|
|---|---|
| 1760ko urriaren 25a – 1820ko urtarrilaren 29a | |
| Aurrekoa | Jurgi II.a Erresuma Batukoa |
| Ondorengoa | Jurgi IV.a Erresuma Batukoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1738ko ekainaren 4a Norfolk jauregia Londres |
| Heriotza | 1820ko urtarrilaren 29a (81 urte) Windsorreko gaztelua, Londres Ehortzia: 1820ko otsailaren 15a Windsorreko gaztelua, Londres |
| Ezkontidea | Charlotte Mecklenburg-Strelitzekoa |
| Senideak | Jurgi II.a Erresuma Batukoa (aita) Augusta Saxonia-Gothakoa (ama) |
| Egoitza | Windsorreko gaztelua, Londres |
| Erlijioa | Ingalaterrako Eliza |
| Sinadura | |
Jurgi III.a Erresuma Batukoa (ingelesez George III of the United Kingdom) 1760ko urriaren 25etik bere heriotzerarte Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen errege izan zen.
Hanover leinuaren hirugarren erregea izan zen eta baita leinuan ingelesa ama hizkuntza izan zuen lehendabizikoa. Bere aurrekariek ez bezala, ez zuen inoiz Hanover bisitatu.
Bere erreinaldian herrialdea gerra ugaritan sartuta izan zen. Hasieran, Zazpi Urteko Gerran Frantzia menderatu ondoren, Ipar Amerika eta India kontrolatu zituen. Hala ere, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra zela eta, laster galdu zituen Amerikako koloniak. Erreinaldiaren hasieran Frantziako Lehen Inperioa borrokatu zuen, 1815ean Napoleon menderatu arte.
Bere bizitzaren azken zatian, Jurgik buruko gaitza jasan zuen, nahiz eta orduan jakin ez litekeena da porfiria izatea. Hori zela eta 1810etik aurrera Jurgi Galesko Printzea erregeorde moduan aritu zen.
| Aurrekoa Jurgi II.a Erresuma Batukoa |
Erresuma Batuko erregea 1760ko urriaren 25a–1820ko urtarrilaren 29a |
Ondorengoa Jurgi IV.a Erresuma Batukoa |