Ada (programazio lengoaia)
Wikipedia(e)tik
Ada objektuetara zuzenduriko goi-mailako programazio lengoaia bat da, Pascal eta antzeko beste lengoaietatik eratorria. Jatorrian Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailerako garatu zen 1977 eta 1983 urteen artean, Defentsa Sailak zituen ehunaka programazio lengoaiak ordezkatzeko. Ada nazioarteko estandarra da eta batez ere denbora errealeko sistemetan erabiltzen da.
Programazio lengoaiaren izena Ada Lovelace (1815–1852) emakumearengandik dator, askotan lehenengo konputagailu programatzaile gisa aurkezten den emakumearengandik, alegia.
Sintaxia [aldatu]
Kaixo mundua adibidea:
with Ada.Text_IO;
procedure Kaixo is
begin
Ada.Text_IO.Put_Line("Kaixo, mundua!");
end Kaixo;
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Ada-Europe Erakundea