Cagliostro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cagliostro.

Giuseppe Giovanni Battista Vincenzo Pietro Antonio Matteo Balsamo —ezagunagoa Alessandro Cagliostroko kondea goitizenaz edo, besterik gabe, Cagliostro goitizenaz— (Palermo, Sizilia, Italia, 1743 - San Leone, Urbino, Italia, 1795) okultista, alkimista eta abenturazalea izan zen. Ez zuen Medikuntza ikasketarik egin; Europa guztia igaro zuen, ordea, benetakoak ez zituen medikuntza-ezagutzak lau haizetara zabalduz. Ospe handia izan zuen Parisen, Luis XVI.a Frantziakoaren gortean. Masoiekin harremanak izan zituen, eta Egiptoko masoneria sortu zuen. Rohan kardinalaren «lepokoaren auzian» esku hartu zuten 1786an, eta, Bastillan preso egon ondoren, Frantziatik egotzi zuten. Handik hiru urtera Erroman atxilotu eta hiltzera kondenatu bazuten ere, azkenik bizi guztia kartzelan igarotzeko zigorra ezarri zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cagliostro Aldatu lotura Wikidatan