Cancer (astrologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zodiakoko laugarren zeinua
Ilargiari buruzko irudikapen artistikoa.
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Cancer.

Cancer, astrologian, zodiakoko laugarren zeinua da. Familia sinbolizatzen du eta irudiak karramarroa irudikatzen du. Scorpio eta Piscesekin batera ura elementuari dagokio. Ilargiak zuzentzen du eta zeinu honen aurrez aurreko zeinua Capricornus da.

Ekainaren 22a eta uztailaren 22a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.

Cancer zeinuko pertsonaren izaera zodiakoko zeinu guztien artean gutxien zehazten dena da. Cancer zeinukoa dena lotsatia eta aspergarria edota berebizikoa eta ezaguna izan daiteke. Cancer zeinukoak kontserbadoreak dira, ziurtasuna gustatzen zaie eta etxekoiak dira. Izan ere, cancer zeinuko gizonentzat, etxea laneko estresetik gordetzeko babeslekua da. Cancer direnen etxea besteak liluratzeko erakusleihoa baino babesleku pertsonala izan ohi da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cancer (astrologia) Aldatu lotura Wikidatan