Sagittarius (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sagittarius
Sagittarius IAU.svg
Datuak
Laburdura Sgr
Genitiboa Sagittarii
Sinbologia arkularia
Igoera zuzena 19 h
Deklinazioa -25°
Eremua 867 gradu karratu

15. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

7
Izarrik distiratsuena Kaus Australis

(ageriko magnitudea 1.9)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+55° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) abuztuan

Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sagittarius».

Sagittarius (arkularia, Sagittarius.svg ikurra, Unicode ♐) zodiakoko konstelazio bat da, orokorrean arku bat heltzen ari den zentauro bat bezala irudikatua. Sagittariusek mendebaldean Scorpius eta ekialdean Capricornus ditu.

Ezaugarri aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagittarius konstelazioa AlltheSky.com
Sagittarius-teapot-asterism.jpg

Konstelazio honetako izarrik distiratsuenek "teontzia" deritzon ezaguterraza den asterismo bat eratzen dute. Teontzi honen heldulekua ζ Sagittarii, τ Sagittarii, σ Sagittarii eta φ Sagittarii izarrek osatzen dute, estalkia φ Sagittarii, λ Sagittarii eta δ Sagittariik, gorputza ζ Sagittarii, φ Sagittarii, δ Sagittarii eta ε Sagittariik, muturra δ Sagittarii, ε Sagittarii —konstelazioko izarrik distiratsuena dena— eta γ Sagittariik osatzen duten bitartean.

Sagittarius konstelazioan begi hutsez ikus daitezkeen bi zefeida daude, X Sagittarii eta W Sagittarii. Pistola izarra (Pistol star ingelesez), konstelazio honetan dago, begi hutsez ikusezina, alabaina galaxiako izarrik distiratsuenetako bat da. Era berean, KW Sagittarii izar aldakorra izar ezagunik handienetako bat da. γ Sagittariigandik mendebaldera Esne Bidearen erdigune galaktikoa dago; S2 da gure galaxiaren erdigunean dagoen zulo beltz supermasibotik hurbilen dagoen izarra da. Bestalde, Sagittarius konstelazioko 20 izarrek baino gehiagok, horien artean HD 179949 eta HD 187085, planetak dituzte euren inguruan orbitatzen.

Astronomia zaletuek asko begiratzen duten konstelazioa da, bertan zeru sakoneko objektu, izar kumulu eta nebulosa ugari baitago. Euren ikusgarritasunagatik Trifida Nebulosa (M20) eta Omega Nebulosa (M17) aipatu behar dira, azken hau prismatiko batzuekin ikus daitekeena.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pistola Izarraren eta bere inguruko nebulosaren kolore faltsuzko irudia.

Zeru sakoneko objektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurretik ikusia, Esne Bideak bere zatirik dentsoena Sagittariusen zehar du, Esne Bidearen erdigunea bertan dagoelarik. Horregatik, kumulu eta nebulosa ugari daude bertan:

Sagittariusko Trifida Nebulosa.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagittarius, Sagittarius edo Arkularia.

Antzinako mitologoen artean eztabaida handia zegoen konstelazio honek zentauro bat irudikatzen ote zuen ala ez. Eratostenes eta Higinoren arabera, ez zuen zentauro bat irudikatzen, zentauro batek sekula arkurik erabili ez zuela argudiatuz. Kroto izeneko satiro bat zela zioten. Musekin batera bizi zena Helikon mendian. Krotok, geziak jaurtitzeko artea asmatzeaz gain, txaloak ere asmatu zituen musak entzuten ari zen bitartean. Hauek, pozik, Zeusi Kroto konstelazioen artean jartzeko eskatu zioten.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, Sagittarius da sekula detektatu den balizko estralurtar seinale baten iturri bakarra. Gertakari hau 1977ko abuztuak 15ean gertatu zen, irratiteleskopioek ohi detektatutako hondoko erradiazioa baino 30 aldiz handiagoa den seinale bat detektatu zutenean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sagittarius (konstelazioa)