Libra (astrologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zodiakoko zazpigarren zeinua
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Libra.

Libra edo Balantza, astrologian, zodiakoko zazpigarren zeinua da. Oreka eta harmonia sinbolizatzen ditu, eta irudiak balantza bat irudikatzen du. Gemini eta Aquariusekin batera, aire elementuari dagokio. Artizarrak zuzentzen du, eta aurrez aurreko zeinua Aries da.

Balantzaren irudia

Irailaren 23a eta urriaren 22a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.

Lau zeinu kardinaletako bat da; besteak Aries, Cancer eta Capricornus dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti konstelazioari lotuta egon arren, Scorpius zeinuaren parte zen antzinatean. Venus jainkosak bi plateretako bat okertzen du: edertasuna eskaintzen duena.

Zeinu kardinalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeinu hau zeinu kardinalak izeneko taldekoa da. Zodiakoko zirkuluan ekinokzio eta solstizio deritzen lau puntuen muturretan dauden zeinuak dira. Lau dira zeinu kardinalak: Aries, Cancer, Libra eta Capricornus.

Ekinokzioa poloetan izan ezik munduko beste leku guztietan egunak gauak beste irauten duen urteko uneari esaten zaio. Urtean bitan gertatzen da: martxoaren 20 edo 21ean eta irailaren 22 edo 23an. Egun horiek direla eta, Aries eta Libra ekinokzioarekin lotzen dira.

Solstizioak eguzkiak kokapen boreal edo hegoaldeko kokapen altuenak lortzen dituen uneak dira. Ipar hemisferioko udako solstizioan, eguzkiak eguerdian harrapatzen du zenita Cancer tropikoaren gainean. Bi aldiz gertatzen da urtean: ekainaren 20 eta 21ean edo abenduaren 22 eta 23an. Egun horiek direla eta, Cancer eta Capricornus solstizioarekin lotzen dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Libra (astrologia) Aldatu lotura Wikidatan