Cassata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cassatella di Sant'Agata» orritik birbideratua)
Cassata
gozopil
Osagaiakbizkotxoa
Historia
JatorriaItalia

Cassata Siziliako gozopil bat da, bixkotx biribil batez osatua, likore edo fruta-zukuekin bustia eta ricotta gaztazko geruzekin eta fruta melatuekin estalia. Gainera, mazapan oskola izaten du, kolore arrosa eta berdeko glaseatua eta diseinu askotariko apaingarriak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errezeta erraza izan arren itxuraz, badira tokiko aldaera ugari tipikoak izateagatik nabarmentzen direnak: Palermoko aldaera, Messinakoa[1],(ez hain gozoa), Catania, Trapani, Ragusa eta Sirakusa (bizkotxo-geruzak daudelako eta glasaturik ez dagoelako bereizten da[2][3]). Lagun bakar batentzako bertsioa ere badago, cassatina izenekoa.

Dekorazioa askotarikoa izan daiteke: laranja-xerra melatuak, azukre-hauts patroi konplexuak, koloretako perlak eta dozena erdi fruta melatu. Batzuetan, beste osagai batzuk ere gehitzen dira: pistatxoak, pinaziak, txokolatea, kanela, marraskinoa edo laranja-lorezko ura.

Cassatella di sant'Agata, bular itxurako cassata

Aldaera ospetsuenetako bat da Cassatella di sant'Agata (italieraz) edo minnuzzi 'i Vìrgini (sizilieraz). Bular itxurako batentzako cassatta bat da: kremaz betea, mazapan berdea glasatu zuriz estalia eta puntan gerezi melatua duena. Santa Agata hiriko zaindariaren festan Catanian prestatzen da, santuaren martirioan erauzitako bularren oroigarri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) I 15 più buoni delle pasticcerie Siciliane. dissapore.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-5)..
  2. (Italieraz) Massimo. (26 mars 2015-03-26). Dai musulmani agli spagnoli : ecco le mutazioni della cassata. Italiaonline 2015..
  3. La cassata siciliana : una ricetta alternativa |. Vie del Gusto 2014-6-5 (Noiz kontsultatua: 2021-11-5).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]