Catania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Catania

Sizilia
Collage Catania.jpg
Cataniako bandera

Cataniako armarria

Izen ofiziala Catania
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Italia
Sizilia
Catania
Koordenatuak 37°30′0″N 15°5′0″E / 37.50000°N 15.08333°E / 37.50000; 15.08333Koordenatuak: 37°30′0″N 15°5′0″E / 37.50000°N 15.08333°E / 37.50000; 15.08333
Catania non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Catania
Eremua 180,88 km2
Garaiera 7 m
Posta kodea 95100
Biztanleria 296.303 bizt. (2009)
Dentsitatea 1.638,12 bizt./km²
www.commune.catania.it http://www.commune.catania.it www.commune.catania.it

Catania hiria Sizilian, Italiako hegoaldean dagoen hiri bat da, izen bereko probintziako hiriburua. Palermo ondoren Siziliako bigarren hiri nagusia da, bai eta Italia osoko hamargarren udelerririk jendetsuena ere; gainera, eskualde bateko hiriburu ez diren udalerrietatik biztanle kopururik handiena duena da. 2011ko datuen arabera, udalerriak 292.743 biztanle ditu.

Irlaren ekialdeko kostan dago, Etna sumendiaren oinetan, Messina eta Sirakusa hirien arteko erdi bidean. Europako handiena den sumendi honen inguruan Etnako Parke Naturala dago.

Hiri inguruak guztiz lauak dira hego eta hego-ekialdean eta menditsuak iparraldean, Etna sumendia dela eta. Hiriaren jatorrizko gunea, aldiz, muino baten gainean zegoen kokatuta, gaur egun piazza Dante dagoen lekuan, beneditarren monasterioa izandakoa dagoen lekuan hain zuzen ere.

Hiria Amenano izeneko lurpeko ibaiak zeharkatzen du. Iraganean, harresietatik ez oso urruti mendebaldera, Nicito lakua zegoen, ibaiari lotua, baina 1669an egondako erupzio baten ondorioz desagertu zen. Egia esan inguru guztiak oso aldatuta daude, antzeko hondamendi naturalen ondorioz.

Etna sumenditik oso gertu egonda, askotan izan da suntsitua haren erupzioen ondorioz (bortitzena, 1669an gertatutakoa izan zen) bai eta hainbat lurrikararen eraginez ere (gogoratzen diren handienak 1169koa eta 1693koa dira).

Haren hirigune historiko barrokoa gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk 2002. urtean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak beste hainbat herriren dominazioa jasan izan du bere historia luzean zehar (K.a. 729. urtean sortu zuten greziar kalzidikoek), haren ondare artistiko, arkitektoniko eta kulturalean geratutako arrasto aberatsek erakusten duten bezala.

K.a. XIII. mendearen ondoren, Catania sikuloen herri handi bat izan zen. Mende batzuk geroago, K.a. 726. urtean zehazki, Teoklesen gidaritzapean greziar kalzidikoek Kατάvη izenarekin birsortu zuten; Hieron I Sirakusakoak hiria kendu zien greziar kaltzidikoei, Aitna izena emanez, baina Sirakusako tirano hura hil ondoren, hiria 'katanaioi' izeneko herriak bereganatu zuen eta jatorrizko izena eman zioten berriro. Ondoren, K.a. 263. urtean erromatarrek konkistatu zuten.

Erromatar Inperioa erortzean, Sizilia ostrogodoek konkistatu zuten VI. mendean; horien errege Teodorikok hiriko harresiak berreraikitzeko agindua eman zuen, eta horretarako, anfiteatro erromatarreko harriak erabili zituzten. Ondoren bizantziarrek konkistatu zuten, eta IX. mendeko lehen zatian musulmanek. 1071n normandiarren eskuetara pasatu zen eta hauek apezpikutegi egoitza bihurtu zuten, Urbano II.a aita santuaren onarpenarekin.

Jarraian suabiarrek gobernatu zuten, Ursino gaztelua eraiki zen garaian. Hiria Frederiko II.a Suabiakoaren gorte ibiltariaren egoitzetako bat izan zen eta garrantzi handiko ediktu eta legeak atera ziren bertatik. Hohenstaufen dinastiaren amaieran Anjoutarrek indarrez hartu zuten hiria. Hiriko jendearekin izan zituzten gehiegikerien ondorioz, Siziliar bezperak izenaz ezagutzen den matxinada sortu zen.

1282an aragoitarren eskuetara pasatu zen (Petri III.a Aragoikoaren emaztea Catanian jaioa zenez gero) eta Trinakriako erresumaren hiriburu bihurtu zuten Martin II Siziliakoa hil zen arte. Trinakriako erresuma desagertu ondoren Siziliak independentzia galdu eta espainiarren, saboiarren eta borboien mende erori zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Catania)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.8 16.4 17.8 20.3 24.2 28.3 31.7 32.0 29.1 24.7 20.3 16.8 23.12
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.6 10.9 12.2 14.3 17.9 22.0 25.1 25.6 23.1 19.2 15.0 11.8 17.31
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.3 5.4 6.5 8.3 11.6 15.6 18.5 19.2 17.1 13.7 9.7 6.7 11.47
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.8 52.6 46.0 35.4 19.2 6.0 5.0 8.9 45.0 106.1 62.3 85.9 547.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7.6 6.7 6.4 4.6 2.5 1.0 0.5 1.5 3.4 6.6 5.4 8.2 54.4
Iturria: Hong Kong Observatory[1]

Monumentuak eta leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziarren garaiko arrasto askorik ez da geratzen Catanian, bai naturaren beraren eraginez (hiria suntsitu duten lurrikara eta erupzioengatik), baita gizakiaren erruz ere, hiria berreraikitzean aurreko hainbat eraikin desagertarazi baitziren.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Catania Aldatu lotura Wikidatan