Ragusa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ragusa

Sizilia
Ragusa Ibla auzoa
Ragusa Ibla auzoa
Izen ofiziala Ragusa
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Italia
Sizilia
Ragusa
Alkatea Nello Dipasquale
Koordenatuak 36°56′0″N 14°45′0″E / 36.93333°N 14.75000°E / 36.93333; 14.75000Koordenatuak: 36°56′0″N 14°45′0″E / 36.93333°N 14.75000°E / 36.93333; 14.75000
Ragusa non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Ragusa
Eremua 442,37 km2
Garaiera 385-640 m
Posta kodea 97100
Biztanleria 73.999 bizt. (2011)
Dentsitatea 167,28 bizt./km²
www.comune.ragusa.it http://www.comune.ragusa.it/ www.comune.ragusa.it

Ragusa[1] (sizilieraz: Raùsa) Italiako hiria eta izen bereko probintziako (1.614 km2) hiriburua, Siziliako hego-ekialdean, Irminio ibaiak eratzen duen haranaren gainean, Sirakusako hiriaren mendebalean. 73,999 biztanle (2011)[2]. Bi auzo nagusi bereizten dira Ragusako hirian: Ragusa Ibla edo auzo zaharra, hiriaren behealdean dagoena, eta hiri modernoa, Iblei mendiaren mazelan eraikia. Harmaila luze batek lotzen ditu bi auzoak. Ekonomiari dagokionez, nekazaritza-produktuen merkataritza (mahastiak, zitrikoak) eta industria (petrolio-findegiak, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XVIII. mende hasierako katedrala, mende bereko San Giorgio basilika eta XV. mendeko Santa Maria della Scale elizaren hondakinak. 1693. urteko lurrikarak ia erabat suntsitu zuen hiri zaharra.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ragusa Aldatu lotura Wikidatan