Trapani
Trapani Siziliako ipar-mendebaldeko hiria eta portua da, izen bereko probintziako (2.462 km2) hiriburua.
70.531 biztanle ditu (2009).
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Erice mendiaren oinetan dago, Palermoko hiriaren mendebalean, Tirreniar itsasoaren ertzean.
Historia[aldatu]
Antzinateko Depranum hiriari dagokio. IX. mendean musulmanek konkistatu zutenean, hiri oparoa bihurtu zen, eta are oparoagoa izan zen kataluniarren XIV-XVI. mendeetako agintaldian. 1282. urtean Petri Handia onartu zuen hiriak, eta bertatik eman zioten hasiera Siziliako konkistari.
Ekonomia[aldatu]
Jarduera handiko portua du (ardoa eta gatza esportatzen ditu). Arrantza eta industria (janari-industria, zurgintza, ontziolak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
Aipagarriak dira 1635. urteko katedral barrokoa, Santa Maria Gesuko eliza gotiko-errenazentista, XV. mendeko Ciambra jauregia eta XIV. mendeko santutegia. Apezpikutegia ere badu.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.