Charles Le Brun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Le Brun; Nicolas de Largillierek egindako erretratua

Charles Le Brun (Paris, 1619 - ibidem, 1690) frantses margolaria eta dekoratzailea izan zen. Poussinen jarraitzailea izan zen, eta klasizista hura bezala, baina Le Brunek apaingarri gehiago erabili zuen bere lanetan. 1642an, Erromara joan zen eta han ezagutu zituen Italiako Errenazimentuko eta Barrokoko maisuen obrak. 1648an, Frantziako Académie de peinture et de sculpture delakoaren sorreran parte hartu zuen. 1650-1660 urteetan egin zituen bere koadro ospetsuenak: Afaria Simonen etxean; Séguier kantzilerra, eta 1662an Frantziako lehen margolari eta geroago Frantziako artegintzaren arduradun nagusi izendatu zuen Colbert ministroak. Aipagarri dira, koadroez gainera, Le Brunen tapiz-sailak (Les Saisons, Urtaroak; Alexandroren guduak, Luis XIV.aren historiak) eta Louvreko Museoan (Apoloren galeria) eta Versaillesko jauregian (Ispiluen galeria, Herkulesen egongela, eta Bakearen eta Gerraren egongelak) egin zituen dekorazio-lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Charles Le Brun