Chew Bahir (aintzira)

Koordenatuak: 4°41′12″N 36°51′06″E / 4.6867°N 36.8517°E / 4.6867; 36.8517
Wikipedia, Entziklopedia askea
Chew Bahir (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera570 m
Motaaintzira
Luzera64 km
Zabalera24 km
Azalera1.200 km²
Geografia
Map
Koordenatuak4°41′12″N 36°51′06″E / 4.6867°N 36.8517°E / 4.6867; 36.8517
Hidrografia
Betebidea
Samuel Teleki kondeak aintzira aurkitu zuenean egindako marrazkia.

Chew Bahir (amhareraz ጨው ባሕር) Etiopia eta Kenya arteko mugan dagoen aintzira da[1]. Sakonune endorreiko batean kokaturik dago eta aintzira gazia da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stephanie basabizitza santutegian (Stephanie Wildlife Sanctuary) kokaturik dago. 64 km-ko luzera eta 24 km-ko zabalera duen ur masa da. Aintziraren gehiengoa Etiopian dago eta ur maila igotzen denean Kenya iparraldeko eremuak hartzen ditu. Rift Haran Handiaren iparraldean dauden aintziren artean hegoalderen dagoena da eta Humu mendilerroak bereizten du Turkana aintziraren haranetik.

Weito eta Galana Sagan ibaien urak jasotzen ditu baina sakonune endorreikoan dagoenez ez du hustubiderik, eta uraren lurrunketaren bidez mantentzen da aintzirako uraren maila. Horren ondorioz aintzira gazia da. Chew Bahir zenak berez "aintzira gazia" esan nahi du amhareraz. Uraren maila jaisten den sasoietan landaretza halofiloak estaltzen ditu aintziraren eremu zabalak.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flamenko hegaztien populazio handia du eta horrek egin du ezagun Chew Bahir aintzira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samuel Teleki konde hungariarra eta Ludwig von Höhnel ofizial austriarra izan ziren aintzira ikusi zuten lehen europarrak, 1888. urtean[2]. Espedizioa Belgikako Estefania printzesak babestu zuenez haren izena eman zioten lakuari. 1899an eta 1891n egindako espedizio berriek aintzira ia erabat lehorra aurkitu zuten.

1960an 2.000 km²-ko azalera zuen baina XX.mende amaieran berriz murriztu zuen azalera, zingira bat izateraino. Gaur egun 1.200 km²-ko azalera du, urte sasoiaren arabera aldatzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Krueger, Johanna; Foerster, Verena; Trauth, Martin H.; Hofreiter, Michael; Tiedemann, Ralph. (2021). «Exploring the Past Biosphere of Chew Bahir/Southern Ethiopia: Cross-Species Hybridization Capture of Ancient Sedimentary DNA from a Deep Drill Core» Frontiers in Earth Science 9  doi:10.3389/feart.2021.683010/full. ISSN 2296-6463. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  2. Höhnel, Ludwig; Teleki, Samuel; Bell, Nancy R. E. Meugens. (1894). Discovery of lakes Rudolf and Stefanie; a narrative of Count Samuel Teleki's exploring & hunting expedition in eastern equatorial Africa in 1887 & 1888. London, Longmans, Green and Co. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]