Christophe Lemaitre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Christophe Lemaitre
Christophe Lemaitre
Datu pertsonalak
Izen osoa Christophe Lemaitre
Jaio 1990eko ekainaren 11a
(24 urte)
Frantzia Annecy, Savoia Garaia (Frantzia)

Christophe Lemaitre (1990eko ekainaren 11a, Annecy, Savoia Garaia) atletismoko frantziar lasterkari bat da. 2010eko Bartzelonako Europako Atletismo Txapelketan 100 metroko lasterketan garaile izan zen.

Jada 20 urteko adinarekin 100 metroak 10,02 segundotan korritzen zituen (2010eko ekainaren 19a). Bergengo Europako Atletismo Taxpelketan garai guztietako 100 metroko lasterketan zortzigarren lasterketari onena den Dwain Chambers britainiarra garaitu zuelarik.

2010eko uztailaren 9an Valence hirian ospatutako Frantziako Atletismo Txapelketan 100 metroak 10 segundo azpitik korritzea lortu zuen lehenbiziko arraza zuriko gizona bilakatu zen, bere denbora 9,98 segundokoa izan zelarik, 1984an Marian Woronin poloniarrak lorturiko denbora bi zentesimatan onduz. Marka honek aurreko Frantziako errekorra hobetu zuen, 2005. urtea ezkeroztik Ronald Pognonek zuen 9,99 segundoko denbora.

2010eko Bartzelonako Europako Atletismo Txapelketan 100 metroko lasterketan garaile izan zen.

Christophe Lemaitre lasterkariaren garaipena 2010eko Bartzelonako Europako Atletismo Txapelketan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christophe Lemaitre Aldatu lotura Wikidatan