Claro M. Recto
Wikipedia(e)tik
Claro Mayo Recto (Tiaong, Filipinak, 1890 - Erroma, Italia, 1960) Filipinetako politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuen neokolonialismoari aurre egin zion lehen filipinar buruzagia izan zen. Estatu Batuekin Filipinen independentzia osoa negoziatu zuen taldean parte hartu zuen (1934). Bigarren Mundu Gerran, japoniarren inbasio-garaian jardun zuen José Laurelen Gobernuko kide izan zen, eta Filipinetako Gobernuaren neutraltasuna aldarrikatu zuen gerra ondorengo urteetan. Galdu egin zuen 1957ko lehendakaritzarako hauteskundeetan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.