Copyleft

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Copyleftaren logoa, onarpen legalik ez duena

Copyleft copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea da, bai banaketan eta baita aldaketetan ere, horrela jende guztiak jatorrizko lana izango du. Software, literatura, musika, argazkia, plastika eta artea bezalako lanei aplika dakizkiokeen lizentziak biltzen ditu.

Beronen defendatzaileek lan baten kopiak egin eta banatzea mugatzen duen baldintza bezala kontsideratzen dituzte egile eskubideak (copyright). Copyleft lizentziek berezko eskubide-baldintzak erabiltzen dituzte, lanaren kopia bat eta lan deribatu bat jasotzen duen orok, berau erabili, aldatu eta banatzeko eskubidea duela bermatzeko. Beraz, zentzu ez legalean, copyleft copyrighten aurkakoa dela esan daiteke.

Copyleft-aren ikurrik ezagunena C bat da baina beste aldera begira, hau da, copyright-aren aurkako ikurra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naiz eta gaur egun copyleft-a hainbat arlotan aplikatu, hala nola, literaturan, zinean, argazkigintzan...., bere jatorria hirurogeita hamarreko hamarkadan dago. Garai horretan Richard Stallman “Lisp” izeneko interprete bat egiten ari zen eta interprete hori asko gustatu zitzaion Symbolics konpainiari. Gerora enpresa honek jatorrizko softwarea hobetu zuen, baina Stallman-ek hobekuntza horietako aldaketak erabili nahi zituenean konpainiak ez zion utzi. Orduan, 1984an, Stallmanek lanean jartzea erabaki zuen horrelako jarrerak ezeztatzeko. Baina oso zaila iruditzen zitzaionez copyright-aren legeak ezabatzea, lizentzi berri bat sortu zuen GPL izenarekin.


«

GNU proiektuaren arabera programa bat libre izateko erarik errazena, dominio publikoan jartzea da, kasu honetan edonork nahi duena egin dezake, hala nola, programa pribatizatu eta horrela jendeak ezin ditu aldaketarik egin. Agian, ordea, gure programaren egileak programa libre izatea nahi zuen, horregatik GNU-k dominio publikoan jarri beharrean Copyleft-ean jarri zuen, horrela erabiltzaileek nahi dutena egiteko eskubidea beti edukiko dutela ziurtatzen zuen.

 »


Lehenengo aldiz lortu zen egileak bere lanari lizentzia bat jartzeko eskubidea lortzea, non lizentzia horrek lan horren kopia jasotzen zuten erabiltzaile guztiei eskubideak ematen zizkion, norbaitek lan hori hartu, pribatizatu eta hurrengo erabiltzaileei eskubideak kentzeko aukerarik eman gabe (juridikoki ekidinez).

Aplikazio-metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburu hau lortzeko ohiko bidea lan baten oztoporik gabeko ustiapena, kopia eta banaketa da, bere lizentzia edo kontratuarekin eskainiz. Lizentzia honek hitzartua utzi beharko luke kopia bakoitzaren jabeak honako baldintzak betetzea:

  1. Mugarik gabe erabili ahal izatea.
  2. Nahi diren kopia adina birbanatu ahal izatea.
  3. Komenigarria dela uste bada aldaketak egin ahal izatea.

Baina, hala ere, funtsezko hiru eskubide hauek ez dira nahikoak deribatua den lan batek jatorrizko lanaren eskubide-murrizketak izango dituela ziurtatu ahal izateko: helburu honen bitartez, lizentziak ziurtatu beharko du obra deribatuaren egileak jatorrizkoaren lizentzia mota berdina izango duela. Funtsezko hiru eskubide hauei eragotzi dezaketen lizentzia-baldintza gehigarriak honako hauek dira:

  • Copyleft lizentziaren baldintzak ezin daitezke baliogabetuak izan.
  • Jatorrizko lanak eta bere deribatuak beti eskuragarriak jartzen dira, bere eraldaketa erraztu egiten dutelarik. Adibidez, software-an, erraztasun hau iturri kodearen baliagarritasunarekin erkidetzen da, kode horren konpilazioa ere inongo oztoporik gabe baimentzen delarik.
  • Gutxi gora-behera derrigorrezkoa den sistema egitea, sorkuntza eta eraldaketak dokumentatzeko, erabiltzaileen eskuliburuen bitartez, deskripzioen bitartez, e.a.

Copyleft lizentziek efektu mota bat izan dezaten, propietate intelektuala zuzentzen duten erregelen eta legeen sormenezko erabilpena egin beharko dute.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio-iturri batzuen iritziz, copyleft terminoak Tiny BASIC programak bere edukian daukan mezu batean du bere jatorria. Programa hau libreki banatu zen BASIC-eko bertsio bat da, hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran Li-Chen Wang Doktoreak idatzia. Programaren zerrendak “@COPYLEFT” eta “KALTE GUZTIAK ERRESERBATUAK”, “copyright” eta “eskubide guztiak erreserbatuak” jarri ordez, egileen eskubideen testuetan azaltzen ohi diren terminoak.

Richard Stallman-ek dioenez, copyleft hitzak Don Hopkins programa informatikoan du bere jatorria, irudimenezko adiskide on bezala hartzen duena. 1984 edo 1985ean eskutitz bat idatzi zion, ondorengoa irakur zezakeelarik: Copyleft-eskubide guztiak errebokatuak (Copyleft-all rights reversed). Copyleft hitza eskubide guztiak errebokatuak notazioarekin hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran ere erabili zen Principia Discordia-ren barruan, agian Hopkins-i iradokitu zion testua.

Hala ere, zenbait arazo deude copyleft hitzaren definizioan, bere inguruan eztabaidak sortzeko aukera ematen dutelarik. Hitzak, bere jatorrian izena zena, copyright hitzaren irrizko eraldaketa bezala sortu zen, Stallmanek Free Software Fundation-erako sortutako GPL-aren terminoak hartu nahian.

Ingelesezko right eta left hitzek, eskuin eta ezker hurrenez hurren, copyright eta copyleft arteko desberdintasunak goraipatzen dute. Proposatutako itzulpena, ezkerreko egilea edo ezkerreko egileak, zentzu horretan bien arteko aurkakotasuna mantentzen dute egilearen eskubideekin edo egilearen eskubidearekin.

Bitxia denez, left hitzak ere ganorabako edo utzia bezala ere itzuli daiteke, right zuzena den bitartean.

Horrela, copyleft lizentzia duen programa batek GPL izango balu bezala kontsideratzen da. Aditz bezala erabiltzen denean, bere esanahia ez da oso zehatza, eta antzekoak diren edozein lizentziei egin diezaioke erreferentzia, edota irudimenezko lizentzia teoriko bati ere, eztabaidatzeko asmoekin. Ikus ezazu hurrengo atala, definizioaren zenbait aspektu azaltzen dira eta.

Copyleft motak eta beste lizentziekin duten erlazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kode irekiko eta kode askeko softwarearen artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaiten iritziz, copylefta, kode irekiaren eta kode askearen arteko gatazka ideologikoaren arrazoietako bat da, baina errealitatean ez da ala, biek onartzen baitute bai copyleft lizentziak baita ez direnak ere.

Honen zergatia bakoitzak defenditzen duen ideietan izan dezake jatorria, kode irekiak (Open Source) ez baitu derrigortzen lan eratorriak ireki eta libre mantentzen, kode askeak ez bezala (Free software).

Indartsua eta ahula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko lanetatik sortutakoetara lizentziak bere baldintzak betetzeko duen efizientziaren arabera bi motatako copyleftak ezberdintzen dira:

  • Indartsua, bere izenak adierazten duen bezala, kondizio denak (edo ia denak) betearazten dituena da. Honen adibide dira GNU Lizentzia Orokor Publikoa (GPL) eta Q Lizentzi Publikoa.
  • Ahulak, ordea, ez die behartzen ondorengo lanei baldintza denak betetzera, gehienetan hauen eraldaketaren arabera. Oso erabiliak dira softwarearen liburutegiak sortzeko, oso neketsua izango bailitzake copyright lizentzi batekin funtzionatzea. Adibide ezagunak dira Lizentzia Publiko Orokor Mugatua (LGPL) eta Mozillaren Lizentzi Publikoa.

Osoa eta partziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatitzeko beste era bat beren eraldatzeko eskubidearen arabekoa da:

  • Laneko atal guztiak aldatu badaitezke (lizentzia izan ezik) copyleft osoa bezala ezagutzen dira; hala nola, GPL lizentzia.
  • Partziala, zenbait zatiren birmoldaketa onartzen ez denean ematen da. Honen eredutzat jo daiteke Libre Society open sourceko compainia diskografikoak eratutako Free Art Lizentzia, askotan ezinezkoa edo desegokia baita copyleft osoko eraketa artistiko bat izatea.

Berdin-elkarbanatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdin elkarbanatu terminoak, jatorrizko lanak zituen askatasun guztiak ondorengo lanetan mantentzea adierazten du. Ondorioz, edozein copyleft osoko lizentzi, berdin-elkarbanatutakoa da. Ez alderantziz ordea, hainbat lizentzi partzial ere badira eta. Copyrighteko “eskubide guztiak” (“todos los derechos reservados”) edota Copylefteko “eskubide guztiak gordeak” (“todos los derechos invertidos”) mezuen antzera, berdin elkarbanatuta lizentziaren lema “zenbait eskubide gordeak” (“algunos derechos reservados”) da. Software libre diren baina Copyleft ez duten lizentzien adibide dira X11 Lizentzia eta BSD Lizentzia.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jende askoren aburuz teknika honek egilearen eskubideak erabiltzen ditu copyright-ak dokumentuak transmititzeko prozesuan ezarritako murrizketak ezabatzeko. Ikuspuntu honetatik, copyleft-a nagusiki copyright-aren aurka arituz honek ezarritako arauen kontrakoa inposatzen duen herraminta da.

Legeak termino hau onartu ez duen arren, bere babesleek herraminta legal bezala ikusten dute, zeinaren bitartez dokumentu intelektualen gatazka ideologiko eta politikoa burutzen den. Batzuek copyleft-a copyright-ak ezarritako legeak ezabatzeko lehen pausoa dela uste dute. Jabetza publiko–an copyleft-ak eskaintzen duen segurtasuna dela eta, software-a babesik gabeko egoeran uzten du. Horrela, garatzaile informatikoek ez lukete arazorik edukiko kode binarioak saltzen eta transmititzen, baimenik gabe eta kode-iturria eskeini gabe. Copyright-aren legeak desagertuko balira, eta beste faktore batzuk direla eta, ezin izango litzateke copyleft lizentziarik bete, baina ez lirateke hain beharrezkoak izango.

Software askea duten lizentzia askok (BSD Sistema Operatiboak, X Lehioko Sistemak, Apache zerbitzu guneak... duten lizentziak, adibidez) ez dira copyleft lizentziak, nahiz eta erabiltzaileari berrikuntza berriak transmititzean lizentzia mota berdina jartzea ez dio derrigortzen. Gaur egun, zein lizentziak askatasun gehiago eskeintzen duen eztabaidatzen da. Eztabaida hauetan gauza konplexuei buruz aritzen dira, zer den askatasuna eta zein askatasun diren garrantzitsuen, adibidez. Batzuetan esan ohi da copyleft lizentziak etorkizuneko erabiltzaileen askatasuna maximizatzen saiatzen dela (jabego softwarea software pribatu–aren sorpenaren aurkako prebentzioa), software askeko lizentziek (copyleft gabekoak), ordea, gaur egungo erabiltzailearen askatasuna maximizatzen duten bitartean. (software pribatua sortzeko erraztasunak). Antzeko ikuspuntu batekin, hartzailearen askatasuna (copyleft-aren bitartez mugatua dagoena) bakoitzaren softwarea (software propioa)–rekin alderatu daiteke (copyleft-aren bitartez ziurtatua dagoena).

Efektu birikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Copyleft lizentziei efektu biriko bat eman ohi zaie, copyleft lizentzia erabiltzen duten dokumentu guztiek copyleft lizentziako arau guztiak bete behar baititu. Bereziki, copyleft-ekin egindako lanak ezin dira legalki barneratu iturri-kodea ere eskeintzen ez bada, merkatal-produktu gehiengoarekin gertatzen den modura, egileen baimenik gabe. Honen ondorioz, copyleft-en erabilera enpresa barruko erabilpenera mugatu ohi da.

Biriko hitzak birus biologiko baten gisa organismo bizidun baten barrendik hedatzea suposatzen du.

Lizentzia kontuetan, ukitzen duen guztian hedatzea suposatzen du, naiz eta ukitzen duen dokumentuari balio berrriik ez eman. Copyleft lizentziaren aldekoak ez daude ideia honekin nahiko ados: birus informatikoek sarritan erabiltzailearen ordenagailua kutsatzen dute kalte egiteko, erabiltzailea ez delako ohartzen; baina copyleft lizentziarekin egindako lan, dokumentuen...egileek badakite zein arau jarraitu behar duten, eta horrela erabilzaileek dokumentu honekin onura lor dezakete. Gainera "biriko" hitzak konnotazio negatiboa duenez, ez dute uste hitz honen erabilera egokia denik.

Microsoftek, adibidez, GPL lizentzia birikotzat jotzen du, baina beste esanahi batekin erlazionaturik dagoela ere esan daiteke, nahiz eta GPL lizentziaren menpe atera ohi diren lan berriek “sare-efektu” bat sor dezakete, eta denboraren poderioz, lan hauen kantitatea izugarri handia izango litzateke, eta handitzen jarraituko luke. Kodearen berrerabilpena Software ingeneritzaren helburu garrantzitsua da, sorturik dauden osagai generikoak erabilita epe nahiko laburrean produktu berriak sortzeko aukera baitago. Copyleft lizentzia erabiltzen ez duten programatzaileek sarritan produktu bat berritzeko prozesuan atal handienak guztiz berreraiki egin behar dituzte, honek suposatzen dituen kostu eta denbora epe handiekin, software aske gehienak copyleft lizentzia betetzen duelako. Honek copyleft gabeko software-a garatzeko desabantaila nabarmena suposatzen du.

Formazio gabeko copyleft-en aurkako hainbaten ustez copyleft kodearen aukera bakarra egoteak, copyleft gabeko kodeko miloika aukera daudelarik, azken hauek copyleftdun kode bihurtzen ditu. Hemen birusaren joera ikusi daiteke, nahiz eta bere tamaina oso txikia izan, tamaina askoz handiagoko organismoak kutsa ditzake.

Hala ere, bi arrazoiengatik uste hau okerra da. Lehenik eta behin, jurisdikzio gehienetan kode aukera bakarra egoteak ez da nahikoa copyright-aren segurtasuna arrazoitzeko. Bigarrenik, nahiz eta barneratzen den kodea oso garrantzitsua izan, beste kode guztiak ez du zertan copyleft kodera pasa behar. Hemen gertatuko litzatekeena zera da: ez da legala izango dokumentu berri hau transmititzea, baina copyleft kodea jasotzen duen dokumentuaren jabeak lizentzia mota egokitzen badu (ez du zertan copyleft lizentzia bat izan behar) posible izango da. Dokumentua transmititzen bada copyright arauen hausketa arrunt bat izango litzateke, eta ez du dokumentuaren lizentzian eragingo.

Honez gain, copyleft lizentzia mota batzuk (GPLren kasua) arau gehigarri bat ere badaukate: copyleft lizentzia duten dokumentuak eta copyleft ez dutenak elkarrekin erabili daitezke, beraien komunikazioa arrunta den bitartean (Adibidez: arau lerro bat den herreminta erabiltzea kontrol egitura arrunt bat erabiliaz.). Honen ondorioz, produktu baten edizio bat, nahiz eta copyleft lizentzia ez eduki edo honekin elkarreraginean ez aritu nahi izan, beste produktu batzuk berarekin elkarreraginean aritu daitezke era murriztu batean.

Softwarearen testuingurutik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artea eta dokumentazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artea ere bultzatu du copyleftak, Libre Society moduko mugimenduekin edo kode irekiko diskoetxe zigiluekin. Free Art lizentzia adibidez, edozein artelani ezarri daitekeen lizentzia bat da. Softwaretik kanpo dauden gauzentzat sorturiko Copyleft lizentzien artean, Creative Commons edo Dokumentazio Libreko GNU lizentzia ditugu( GFDL deitua askotan) . GFDL Lizentzia iturri kode bereizgarririk ez duten lanak copyleftaren bidez babesteko erabil daiteke. Copyleftak zentzua izan dezan beharrezkoa da copylefta ezarri nahi zaion hori erraz eta merke kopiatu ahal izatea, nolabait esanda, batek hori lortzeko besteak galdu beharrik ez izatea (ordenagailuko datuak edo jakintzak bezala, adibidez). Copylefta erabiltzea zailagoa da paregabeak diren gauzak sortzen dituzten arteetan, diren bezala kopiatu ezin direlarik. Adibide bat jarriz hori argitzeko: suposa dezagun margolan famatu batzuen erakusketa bat dagoela (demagun Andy Warholen margolanak), eta norbaitek (jabea izan gabe), margolan horiek "hobetzea" erabakitzen duela, bere gustuko marrazki batzuk gehituz lanari, eta bere sinadura bertan utziaz. Margolan horiek Copyleft Osoa lizentziarekin babestuta baleude, pertsona horrek eskubidea izango luke hori egiteko.

Honelako adibideek erakusten dute copylefta ez dela jabetza intelektualaren arazo guztiak konpontzeko gai den formula miragarri bat, bereziki artean.

Arterako eginak dauden copyleft lizentziak orohar beraien mugapenei buruz jakinaren gainean daude, horregatik ezberdintzen dira softwarearentzako copyleft lizentzietatik. Ezberdintasun batzuk, adibidez, artelan originala eta kopien artean bereiztea da (copyleftaren behar beharrezko baldintza batzuk kopian bakarrik ezartzen direlarik). Beste hitz batzuetan esanda, copyleftak sortzaile eskubideei dagozkien kontzeptu oso konplexuak gordetzen ditu, askotan (herrialdearen arabera) copyrighta baino konplexuagoak; eskubide intelektual edo moralak adibidez. Creative Commons lizentzian bezala, GFDLak egileei bere lanaren zati batzuei mugak jartzea ahalbidetzen die, bere lanaren zati batzuk copyleft osotik kanpo utziz. Copyleft partzial modukoak diren lizentzia hauek artearen testuingurutik kanpo ere erabil daitezke, adibidez, GFDLa hasiera batean softwareari buruzko dokumentazioan erabiltzeko sortu zen, baina edozein dokumentu motatan erabili daiteke. Artista askok beraien lanei copyleftak jartzen diete, beraien lana hartu, kopiatu edo aldatzen badute, nolabait hasierako artistarekiko ezagutza izan dezaten. Baina honek arazoak ere sortu ditzake, adibidez, norbaitek eginiko argazkia kartel arrazista batean jartzen badute, eta artistaren ezagutza adierazten badute, baliteke jendeak artista hori ideia horiekin lotzea.

Patenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Copyleftaren ideiak geroz eta iradokiagoak izaten ari dira patenteetan aplikatuak izateko. Honen adibide garbiak patente irekien fondoak dira, non royalti batzuek erabiltzeko aukera ematen den baldintza batzuen menpe. Hala ere, ekimen honek ez du arrakasta handirik izan, patenteak lortzea garestia delako agian, eta aldiz sortzaile eskubideak dohainik lortzen dira. Copylefta duten lanek copyrightetik kanpo lortzen dituztenez copyleftaren ezaugarriak, patenteen mekanismoek copyleftak ematen dituen askatasunak urra ditzakete, patenteen legeei copyrightaren legeak baliogabetzen uzten bazaio (Europar Batasunean sortutako patenteen arauetan bezala, adibidez). Horrelako mehatxuentzat erantzun errazik ez dagoela dirudi, baina normalki copyleftdun produktuak sortzen dituzten komunitateak patenteak tramitatzeko baliabiderik ez dutela suposatzen da.

Ustiapen Komertziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Copyleftdun lanen ustiapen komertziala tradizionalki lan intelektualen gaineko eskubideen ustiatze komertzialen ezberdina da. Copyleftdun lanen ustiapena zerbitzu modelo bat eraikiz lortu daiteke, copyleftdun lanaren inguruan laguntza eta mantenimenduak eskainiaz. Copyleftaren inguruko negozioek orokorrean produktu pribatuak erabiltzen dituztenak baino mozkin txikiagoak izaten dituzte. Produktu pribatuak erabiltzen dituzten enpresek beraien salmenta, bakarkako lizentzietatik eta beraien lanen gaineko eskubide lukratiboetatik lortzen dituzte mozkinak.

Produktu berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negozioetan, ematen duenez, copyleftarekin eginiko lanak lehiakortasun baxukoak dira garapen eta ikerketarako inbertsioak egin ahal izateko. Ekonomikoki, copylefta bide bakarra bezala kontsidera daiteke copyrighta erabiltzen duten enpresei lehia egiteko. Copyleftak programatzaileei software askearen garapenean sartzeko aukera ematen die; proiektu handi batean parte hartuz, adibidez: sistema operatibo baten nukleoa osatzen. Gainera copyleftari esker bere saiakeratik sortutako eratorriak erabilgarriak izan daitezke. Bestalde, copyleftak, programatzaile eta enpresek besteen saiakeratik ez aprobetxatzea bermatzen du. Lehiakortasuna, copyleftarekin dauden merkatal produktuen hornikuntzetan oinarritzen da.

Komertzializazio industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linux bezalako sistemetan oinarritutako merkatal banatzaileak (Red Hat eta Mandrake) nahiko lan izango zituzten estrategia arrakastatsu bat (edo Negozio Eredu bat) aurkitzeko beraien irabazpideak aurrera ateratzeko. Baina denbora igaro ondoren argi geratu da negozio bat copyleftan oinarritutako sorkuntza batean oinarritu daitekeela. Horietako adibide bat, Mandraken kasua izan daiteke non burtsan sekulako arrakasta izan zuen Informazioaren Teknologian ekarpen handiak egiteagatik XXI. mendearen hasieran. Hala ere, Debianen salbuespena alde batean utziz, Linuxen banaketa gehienak ez dira copyleft hertsian oinarritzen. Dirudienez ez dago benetako arrazoirik, copyleftan inguruko merkatal zerbitzuak murriztutako eskaletan erabiltzeko. Userlinux, Bruce Perensen proiektua, murriztutako eskaletan negozioen agerpenaren alde dago.

Komertzializazio artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artean, “merkatal zerbitzu bat copyleftaren sorkuntza baten inguruan” kontzeptuaren aplikazioa softwarearen garapenean baino zailagoa da. Erakunde publikoak posibilitate gutxienak dituztenak dira zerbitzu horiek banatzeko garaian. Musikaren industriak dirudienez oztopo bat aurkitu du fitxategien trukaketa P2P sareetan deuseztatzeko. EFF-ak (Electronic Frontier Foundation) hainbat iradokizun plazaratu ditu arazo honi aurre egiteko:

Borondatezko lizentziamendua kolektiboa: etxe diskografiko garrantzitsuenak bildu daitezke eta lizentzia zuzen eta ez diskriminatorioak eskaini ditzakete. Hau duela 70 urte hasi zen egiten irratia babesteko.

Derrigorrezko banakako lizentziamentua: gobernuak, eskubideak dituzten konpositore eta artistei ohorezkoak ordaintzen badizkie, diskografikak biltzeko eta ohorezko horiek artistei bidaltzeko abagunea sortuko luke.

Publizitatearen bidez diru-sarrerak banatzea: Underground Music Archive, Emusic.com, Soundclick eta Artistdirect.com-ek musika fluxuak (streaming) entzutea ahalbidetzen du. Hala ere musika fluxu hauek entzuten dituztenak publizitatea ikusten dute eta horiek sortzen dituzten diru-sarrerak web-orria eta artisten artean banatzen dira.

P2P harpidetzak: Hainbat P2P software saltzaile beraien zerbitzuagatik ordaintzen has daitezke. Musikazaleek kantitate finko bat edo abestiaren araberako kantitate bat ordain dezakete. Lizentzien bidez artisten artean banatu daitezke zerbitzu hauek sortutako diru-sarrerak. 2001ean Napster enpresak harpidetza sistema hau planteatu zuen. Nahiz eta Napsterrek diskogintza industrialaren aurka eginiko akzio legalak jokoz kanpo utzi, harpidetza zerbitzuek (iTunes Music) erakusten dute kontsumitzaileak musikagatik zenbat ordaintzeko prest dauden.

Babespe digitala eta On-line eskupekoak: Musikazaleen zergapetze zuzena antzinako neurria da artistak konpentsatzeko. Eduki digitala egin denez ordaintzeko era ere horrela egin da. On-line eskupekoak jasotzen dituen kutxa batekin artistak ordaintzea ahalbidetzen da.

Banda zabalaren gaineko zergak: Hainbat pertsonek ISP-ak, diru bilketarako puntu bezala kontsideratu dituzte P2P trukeagatik. Internet erabiltzaile orok ISP baten bidez lortzen du web-lotura. Epaiketa aurreen babesa lortzeko ISP-ak kontuak saltzen dituzte P2P-ak erabili ahal izateko.

Komunikabideen gainean ezarritako tarifak: Adibidez Canada eta Alemaniak grabatu daitezkeen disko guztiak grabatzen dituzte eta ondoren diru-sarrera horiek artisten artean banatzen dituzte. AEB-n graba daitezkeen diskoak eskubideak ordainduta dituzte, ondoren P2P-etan lortzen diren estatistiken bidez despoltsapena, bidezko era batean egin daiteke.

Kontzertuak: ziurtatua dago, kontzertuak artistentzat diru-sarrera garrantzitsuenak dira. Grateful Dead eta Phish beraien karrerak eraiki dituzte beraien itzuli bidez. Batzuk ideien merkataritzarekin bat datozte: Jabego intelektualak ez du jabego materiala bezala funtzionatzen. Nik objektu físiko bat ematen badizut, nik ezin dut berriz erabili eta konpentsazio bat eska dezaket. Ideia bat ematen dizutenean ez dut ezer galtzen. Ideia hori nahi dudan bezala erabil dezaket. Hala ere, hainbat artistak lizentziak erabiltzen dituzte, Creative Commons bezalakoa, non lizentzia jakin batzuen pean ezin diren merkatal erabilpenerako erabili.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]