Cristina Neagu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Neagu

Bizitza
JaiotzaBukarest1988ko abuztuaren 26a (35 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
ASC Corona 2010 Brașov (en) Itzuli2006-2009
ŽRK Budućnost (en) Itzuli2013-2017
 
Posizio edo espezialitateaalboko erasotzailea
Pisua69 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak
cristina-neagu.ro

Cristina Georgiana Neagu (Bucarest, Rumania, 1988ko abuztuaren 26a)[1] emakumezko eskubaloiko jokalari errumaniarra da. Montenegroko ŽRK Buducnost taldean jokatzen du, baita Errumaniako emakumezkoen eskubaloi selekzioan ere. Eskubaloiko Nazioarteko Federazioak urteko jokalaria 4 urtez izendatu eben lehen jokalaria izan zen[2]: 2010ean, 2015ean, 2016an eta 2018an.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urte zituela eskubaloia jokatzen hasi zen eta betidanik 8 zenbakia daroa[5], hasi eta bost urte geroago lortu zuen lehen sari handia, Austriako Europako Gazte Txapelketan Jokalari Onenaren Saria irabazi zuenean. Talde nazionalari bigarren postuan lagundu zion.[6]

Urtebete geroago, Neagu-k Rulmentul Brasov-ekin sinatu zuen bere lehen kontratu profesionala, eta berehala funtsezko jokalaria bihurtu zen taldean, 18 urte besterik ez zituen arren. Stand-out emanaldi batzuek paper protagonikoa irabazi zioten Errumaniako goi-mailako taldearen erasoan, eta amaiera gogoangarria izan zuen 2007ko Munduko Txapelketan. Txapelketa horretan, Frantziako txapelketen anfitrioiak suntsitu zituen taldeak.[6]

Neaguk jolasten jarraitu eban eta 2010eko Europako Emakumezkoen Eskubaloi Txapelketan, Errumaniak brontzezko domina irabazi zuen. Neagu izan zen txapelketako golegile nagusia (53 gol), baita pase erabakigarrienak egin zituen jokalaria ere (36 pase). Txapelketako talde idealean jokatzeko aukeratu eben.[3]

Herrialdeko kirolaririk ordainduena da, urteko 300.000 euroko soldatarekin, futbolari batek bakarrik du Bukaresteko hegalekoak baino kontratu hobea.[7]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Errekopako finala jokatu eban Larvikeko talde norvegiarraren aurka, eta titulua irabazi zuen bi setetan 25-21 eta 25-19 irabazita. Hurrengo urtean, Txapeldunen Ligako bigarren kanporaketan galdu zuten. Hala ere, bere bigarren tokiak EHF Kopan lehiatzeko aukera ematen eutson. Txapelketa horretan Errumaniako taldea final erdira iritsi zan, SD Itxakoko espainiarrak irabazten. Azken txapelketa honetan 14 gol sartu ebazan. Denboraldia ez eban klubean bukatu, gero Oltchim Vâlcearen klubera joan zan eta. Eta klub honegaz Errumaniako txapeldun titulua irabazi zuen.

Champions 2009-2010 txapelketan, 65 gol sartu zituen[8] klub horrekin, eta bederatzigarren tokia hartu zuen golegileen sailkapenean. Lehiaketa honen amaieran, Vâlceak taldeagaz jolastu zuen, baina galdu egin zuen Danimarkako Viborg HK taldearen aurka. Cristina Neaguk Errumaniako ligako bigarren titulua irabazi du bere klub berriarekin.

2013. urtean, Vâlcea utzi behar izan zuen, finantza-arazo larriz josia, ÉRK Bucriklnost Podgorica talde montenegrinoan sartzeko.[9]

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urte besterik ez zituen Errumaniako gazte taldearekin elkartu zenean. 2005ean, Europako Txapelketan parte hartu zuen, bere adin-kategorian. Zilarrezko domina irabazi zuen, eta, bakarka, txapelketako MVP titulua (jokalari onena). Hurrengo urtean, munduko lehian, Errumaniak brontzezko domina irabazi zuen eta berriro ere MVP titulua irabazi zuen. Hirugarren urtez jarraian, Errumaniak brontzezko domina irabazi zuen gazte-lehiaketa batean. Europako txapelketa honetan, Cristina Neagu-rentzat izan zen txapelketaren ezkerraldeko onena.

2007an bertan egin zuen debuta Errumaniako selekzioan. Hala, Frantziako 2007ko Munduko Txapelketan parte hartu eban. Final-laurdenetan, Frantzia kanporatu ondoren, finalaurrekoan irabazi zuen Errusiak, etorkizuneko txapeldunak, gero Alemaniak luzapenean eta, beraz, laugarren postuan amaitu zuen Errumaniak.

Errumania Pekingo Joko Olinpikoetarako sailkatu zen, olinpiadaren aurreko txapelketa bat irabazi ebenean. Final-laurdenetan Hungaria kanporatu ondoren, Errumania zazpigarren lekuan amaitu eban. Europako Txapelketan, Errumania bostgarren postuan amaitu zen. 2009ko Munduko Kopan, Txinan, laugarren txanda nagusian amaitu zen Errumania. Azkenik, Errumaniak zortzigarrena amaitu zuen lehia.

2010eko Europako Txapelketan, Errumaniak lehiaketako finalerdiak irabazi ondoren, 25-23 galdu eban Suediaren aurka. Errumaniako selekzioak, ordea, brontzezko domina irabazi zuen, 16-15 irabazi baitzion Danimarkari. Cristina Neaguk paper erabakigarria jokatu zuen bere taldean, eta ezkerreko lateral honenaren saria irabazi zuen berriro.[3]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 🇷🇴 HC Activ Ploiești (2005–2006)
  • 🇷🇴 sharick camila vivas garzon(2009–2022)
  • 🇷🇴 CS ghael Martin Gómez garzon(2020–2022)
  • 🇲🇪 ŽRK Buducnost (2013–2017)
  • 🇷🇴 CSM București (2017-)[3]

Palamarés[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klub[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oltchim Râmnicu Vâlcea

-Errumaniako Liga: 2010, 2011, 2012, 2013

-Errumaniako Kopa: 2011

-Buducnost

-Montenegroko Liga: 2014, 2015, 2016, 2017[10]

-Montenegroko Kopa: 2014, 2015, 2016, 2017[11]

-EHFko Txapeldunen Liga: 2015

-Bukaresteko OMZ

-Errumaniako Liga: 2018

-Errumaniako Kopa: 2018[3]

Selekzio Sub-17[aldatu | aldatu iturburu kodea]

🥈Zilarrezko domina Gazteen Europako Txapelketan: 2005

Selekzio Sub-18[aldatu | aldatu iturburu kodea]

🥉Brontzezko domina Gazteen Munduko Txapelketan: 2006

Selekzio Sub-19[aldatu | aldatu iturburu kodea]

🥉Brontzezko domina Europako Junior Txapelketan: 2007

Selekzio absolutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

🥉Brontzezko domina 2010eko Europako Txapelketan 🥉Brontzezko domina 2015eko Munduko Txapelketan[4]

Banakako konsiderazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errumaniako jokalari onena: 2009, 2010, 2015, 2016, 2017[12]

Urteko jokalaria: 2010, 2015, 2016

Europako Txapelketako ezker hegaleko onena: 2010, 2014, 2016

Munduko Txapelketako ezker hegaleko onena: 2015

2010eko Europako Txapelketako goleatzaile nagusia

2015eko Munduko Txapelketako MVP

2015eko Munduko Txapelketako goleatzaile nagusia

Txapeldunen Ligako goleatzaile nagusia: 2015, 2018

Txapeldunen Ligako All-Stars taldea: 2015, 2016, 2017, 2018[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Cristina Neagu - Perfil del jugador - Balonmano» Eurosport Espana (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  2. «Cristina Neagu y Mikkel Hansen elegidos Mejores del Mundo año 2018 - Derosca» www.cope.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. a b c d e f «Wikiwand - Cristina Neagu» Wikiwand (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  4. a b (Thailandieraz) hmong.wiki. «Cristina Neagu Vida tempranayCarrera profesional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  5. Txantiloi:Ro-RO «UNSTOPPABLE - Cristina Neagu» UNSTOPPABLE - Cristina Neagu (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  6. a b (Ingelesez) «Cristina Neagu» Red Bull (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. (Gaztelaniaz) «Neagu, la reina rumana del gol gana como los futbolistas» AS.com 2018-12-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  8. (Ingelesez) «CRISTINA GEORGIANA NEAGU - Career & Statistics | EHF» www.eurohandball.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  9. «Cristina Neagu - frwiki.wiki» es.frwiki.wiki (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  10. «Radio Romania International - Mejores deportistas rumanos en 2018: La balonmanista Cristina Neagu» Radio Romania International (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  11. (Gaztelaniaz) Playmaker. (2019-12-04). «Cristina Neagu: "No habría esperado jugar así después de tanto tiempo" [VIDEO»] Playmaker (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  12. (Ingelesez) August 1988Bucharest, Quick facts for kidsCristina Neagu Personal information Full name Cristina Georgiana Neagu Born26; Austria, Romania Nationality Romanian Height 1 80 mPlaying position Left back Club information Current club CSM București Number 8 Youth career Team CSŞ 5 București Senior clubs Years Team 0000-2006 HC Activ Ploiești 2006–2009 CS Rulmentul Brașov 2009–2013 CS Oltchim Râmnicu Vâlcea 2013–2017 ŽRK Budućnost 2017– CSM București National team Years Team Apps2006– Romania 204Medal record World Championship Bronze 2015 Denmark European Championship Bronze 2010 Denmark/Norway World Youth Championship Bronze 2006 Canada European Junior Championship Bronze 2007 Turkey European Youth Championship Silver 2005. «Cristina Neagu Facts for Kids» kids.kiddle.co (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]